XVI. Cortada Film Laburren Jaialdiak inoiz baino lan gehiago erakutsiko ditu aurten
2012-11-26 11:51 BarriakAurten 62 lan izango dira lehian Gasteizko Cortada Film Laburren Jaialdian, zemendiaren 26tik 30era. Hamaseigarren edizino honetan inoiz baino lan gehiago aurkeztu dira, 587 behar, danetara. Ganera, lehenengo aldiz proiekzino guztiak doban izango dira.
Aurten 62 lan izango dira lehian Gasteizko Cortada Fil Laburren Jaialdian, zemendiaren 26tik 30era. Hamaseigarren edizino honetan inoiz baino lan gehiago aurkeztu dira, 587 behar, danetara. Sari-banaketea, betiko lez, Jimmy Jazz aretoan egingo dabe.
Ganera, aurten lehenengo aldiz proiekzino guztiak doban izango dira. Jaialdiko beste barrikuntzetako bat Gureak saila da, euskal film labur onena sarituko dauena. Freaky Power gaua egingo dabe oraingoan be, film labur lotsabako eta bihurrienen hitzordua, Arabako Campuseko Uniberidade Hedakuntzarako zuzendari Kepa Sojoren gidaritzapean.
587 film labur aurkeztu dira, inozkoen gehien, arduradunek azpimarratu dabenez, eta horeetatik 62 aukeratu ditue lehiaketarako. Igaz baino 130 lan gehiago jaso ditue. Sariketan parte hartuko daben lanen artean, 8 animazinozkoak dira, 12 dokumentalak, 26 fikzinozkoak, 11 Gureak sailekoak eta 6 Hemengoak atalekoak. Lehiaketatik kanpo 8 lan izango dira ikusgai, Freaky Power Gaua sailean.
2012ko sail ofizialak igazko edizinoko formatuari eutsiko deutso, eta jaialdia hiru azpigenero nagusitan antolatuko da: fikzinoa, animazinoa eta dokumentalak. Fikzinoa eta animazioa atalak Guridi zinema-aretoetan proiektauko dira, astelehenetik eguenera, 21:00etatik aurrera. Eguaztenean eta barikuan, ostera, Artiumen be ikusgai izango dira, 19:00etan.
2012ko edizinoko epaimahaian Borja Crespo zinemagilea eta komikigilea, Iratxe Fresneda UPV/EHUko irakaslea eta kazetaria, eta Iñigo Salinero aktorea izango dira, fikzinoan. Eta, animazinoa eta dokumentaletan, barriz, Aitor Arregi gidoigile eta produktorea, Lander Camarero zinemagilea eta Txaro Landa Bilboko FAS Zineklubekoa dira epaimahaikideak.
Hamar sari banatuko ditue 2012ko Cortada jaialdian: Lehenengo saria (2.000 euro), Bigarren saria (1.200 euro), Animazino onena (500 euro), Dokumental onena (500 euro), Ikusleen saria (500 euro), Hemengoak saria (500 euro), Gureak saria (300 euro), Gizonezko aktore onena (300 euro), Emakumezko aktore onena (300 euro) eta Argazki onena (300 euro).
Barikuan, Jimmy Jazzen, sariak emoteaz aparte, Killer Barbies taldeko kide ohi Silvia Superestarren kontzertua eskainiko dabe, 20:30etik aurrera.
XVI. Cortada Jaialdiaren egitarau osoa, hemen.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!