Solte taldeak 'EroAlea' diskoa kaleratu barri dau

Bizkaie! 2012-11-27 17:38   Musikea

Santutxuko Solte taldeak disko barria kaleratu dau, EroAlea. Lau kanta eta eta aurreko diskoko Umekia kantearen bideoklipa jaso ditu laukoteak. Abenduaren 8an, Durangoko Azokako Ahotsenea gunean zuzenean aurkeztuko dabe diskoa, 12:00etan.

Santutxuko Solte taldeak disko barria kaleratu dau, EroAlea. Lau kanta eta eta aurreko diskoko Umekia kantearen bideoklipa jaso ditu laukoteak. Abenduaren 8an, Durangoko Azokako Ahotsenea gunean zuzenean aurkeztuko dabe diskoa, 12:00etan.

Sintonizatzen, Deabruarekin hizketan, Zuek eta ez beste inork eta Kristal lausotuetatik abesti eta bideoklipaz aparte, sorpresatxuren bat bat be topauko dogu bilbotarren lanean. Santutxuko Siren Studiosen egin dabe grabazinoa, Urtzi Arrieta eta Cesar Rodriguez teknikariekaz.

Taldeak berak argitaratu dau lana. EroAlea lehenengo lan luzearen eta bigarrenaren arteko eroalea dala dinoe Solteko kideek, indarra eta energia garraiatuz.

Solte taldea Oskar Txitxo (baxua), Jon Tolo (gitarrea eta koroak), Aritza (bateria) eta Haritz Txipi (ahotsa) dira. Erritmo biziak sortu ditue, hardcorea beste estilo musikal batzuekaz (metala, rocka, stonerra…) nahastauta. Errealidadea eta bidebakokeriak salatzen ditue berbetan. Gorputz barrura sartzen diran gitarra riff-ak, bateria kolpe zuzenak, amorruz astinduriko baxu kordak eta ahots indartsuak dira beharreran osogai nagusiak, Taupaka Sortzaileon Alkarteko iturrien arabera.

Taldeko bigarren gitarrista Aingeruk ezin izan dau grabazinoan parte hartu, Frantziako Fleury-ko kartzelan dago eta. Halanda be, Deabruarekin hizketan kantea berak idatzi dau. Jurgi Garitagoitiak barriz, Bois d’Arcy-ko (Frantzia) kartzelatik Kristal lausotuetatik abestia bialdu dau.

Ikusi argazki guztiak handiago

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu