Hedoi Etxartek 'Sinplistak' poema liburua kaleratu dau

Bizkaie! 2012-11-26 17:48   Kulturea

Hedoi Etxartek Sinplistak bere bigarren poema liburua argitaratu dau Susa etxeagaz. Lan panfletarioa eta manikeoa dala adierazo eban egileak aurkezpenean. Maitasuna, sexua, gizartea, kultura, ideologiak, politikea... gau ugari jorratzen ditu egileak.

Istorio asko azaltzen ditu liburuan, baina danetan bada politikoki ez-zuzena izateko joerea. Apaindura barik idatzi dau Etxartek, arin eta biluzik. Liburua zuzena da, eta batzuetan zakarra be begitandu ahal jako irakurleari, Gorka Arrese editoreak aurkezpenean azaldu eban lez. Sinplistak liburuak hiru zati ditu, eta atal bakotxak hurrengoagaz loturea dauka. Lehenengo zatian jorratzen diran gaiak hurrengoetan garatu eta sakondu egi ditu egileak.

Hedoi Etxarte (Iruñea, 1986) poesia liburu bi ditu argitaratuak, Suzko lilia (2008) eta Sinplistak lan barria. Nobela grafiko bat be plazaratu dau, Ihes ederra (Alberdania).

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu