Euskaltzaindiak Ozeania eta Amerikako leku-izen nagusiak batu ditu

Bizkaie! 2012-11-27 13:15   Euskerea berbagai

Munduko leku-izen nagusien euskerazko grafia finkatzen dabil Euskaltzaindia, Ozeaniako eta Amerikako izenak batu ditu oraingoan. Ozeaniakok, 169. arauan jaso ditue; eta, Amerikakoak, 170. arauan.

Munduko leku-izen nagusien euskerazko grafia finkatzen dabil Euskaltzaindia, Ozeaniako eta Amerikako izenak batu ditu oraingoan. Ozeaniakok, 169. arauan jaso ditue; eta, Amerikakoak, 170. arauan.

Akademiak Europako leku-izen nagusiak arautu zituan lehenengo, 154., 157. eta 159. arauetan. Ostean, Europatik hur dagozan lurralde batzuetakoak, Anatolia eta Hego Kaukasokoak, 162. arauan, eta Ekialde Hurbila eta Ipar Afrikakoak, 164. arauan. Horreek amaitzean, munduko ganerako lurraldeei heldu jakie txandea, Afrikako leku-izenak lehenengo (167. araua eta 168. araua), eta Ozeania eta Amerika orain. Luze barik argitaratuko dira falta diranak be, adierazo dabe Euskaltzaindiko iturriek.

Amerikako toponimiaren arauan 237 leku-izen batu dira, kontinente horretako nagusiak baino ez. Mota biko leku-izenak dira. Alde batetik, leku-izen garrantzitsu edo oso ezagunak dagoz, nahiz eta grafia-arazorik ez izan; esaterako, Aconcagua, Bering itsasartea, Hudson badia, Iguazú ibaia eta abar. Eta beste alde batetik dagoz, gure inguruko erdera nagusietan (gaztelania, frantsesa, ingelesa) bardin idazten ez diranak edo hizkuntza bakotxera itzultzen diranak eta, ondorioz, grafia-zalantza eragiteko modukoak. Horren artean dagoz, adibidez, Aintzira Gazi Handia (gaztelaniaz, Gran lago Salado; frantsesez, Grand Lac Salé; ingelesez, Great Salt Lake), New Orleans (Nueva Orleans, Nouvelle-Orléans edo New Orleans) eta Suaren Lurraldea (Tierra del Fuego, Terre de Feu edoTierra del Fuego).

Badira, leku-izen gitxi batzuk euskerazko berezko izena edo grafia daukenak. Hori da, esaterako, Ternua berbearen kasua (gaztelaniaz, Terranova; frantsez, Terre-Neuve; ingelesez, Newfoundland), holan erabili eban-eta Piarres Etxeberrik 1677an Itsasoco nabigacionecoa liburuan. Edo Kalifornia leku-izena, modu horretan idatzi da-eta,bai Iparraldean bai Hegoaldean, Jean Etxepare, Nemesio Etxaniz, Luis Villasante, R. M. Azkue, Pierre Lartzabal, Orixe eta abarren testuetan.

Ozeaniako toponimiaren arau 73 leku-izen jaso ditue, kontinente nagusiak. Amnerikako izenen kasuan lez, honeetan be atal bi bereiztu ditue Akademiak. Lehenengo, leku-izen garrantzitsua edo sano ezagunak daukaguz, grafia-arazo bakoak batzuk. Horeen artean dagoz, besteak beste, Australasia, Bikini atoloia, Tahiti eta Queensland. Bigarren taldean dagoz gaztelania, frantsesa eta ingelesez bardin idazten ez diranak edo hizkuntza bakotxera itzultzen diranak eta, ondorioz, grafia-zalantza eragin leikienak. Adibidez, Hawaii (Hawái, Hawaï, Hawaii), Leialtasun ugarteak (islas de la Lealtad, îles Loyauté) eta Koral Hesi Handia (Gran Barrera de Coral, grande barrière de corail, Great Barrier Reef).

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu