'Fin'
2012-11-27 12:38 Zinema kritikakZelan amaituko da?, itauntzen deutsagu geure buruari, pelikuleak aurrera egite dauenean. Eta pentsetan genduan lez, amaiereak be huts egiten dau. Pelikulearen alde esan behar da ez dala aspergarria, eta entretenimendua besterik ez badogu gura, balio deuskula.
- Zuzendaria: Jorge Torregrossa
- Gidoilariak: Sergio G. Sánchez eta Jorge Guerricaechevarria, David Monteagudoren eleberria oinarri
- Interpreteak: Maribel Verdú, Daniel Grao, Clara Lago, Andrés Velencoso, Blanca Romero, Antonio Garrido, Carmen Ruiz, Miquel Fernandez
- Produktoreak: Antena 3 Films, Mod Producciones, Apaches Entertainment, Misent Producciones S.L.
- Musikea: Lucio Godoy
- Herrialdea: Espainia
- Iraupena: 109 minutu
Lo imposible-ren gidoilari Sergio G. Sánchez eta Alex de la Iglesiagaz sarri lan egindako Jorge Gerricaechevarria gasteiztarra dira Fin pelikulearen gidoilariak. David Monteagudoren izenburu bereko eleberri apokaliptiko arrakastatsuaren egokitzapena egin behar izan dabe. Ez zan erronka erraza, baina eskarmentua dauke. El orfanato eta Celda 211 film ezagunetan lan egin dabe, berbarako. Baina, oraingoan, porrot egin dabe.
Hasierea nahiko indartsua da. Aspaldiko lagun talde bat, 20 urteren ostean, barriro batu da mendiko etxe galdu batean, asteburua alkarregaz emoteko asmoz. Atoan bakotxaren psikologia, ahuldadeak eta sekretuak azaleratzen dira, eta euren arteko artegatasunak sortzen dira. Tartean, fenomeno azalduezina jazoten da.
Hortik aurrera, abiadurea hartzen dau pelikuleak, ekintza-eszenak bata bestearen atzetik sartzen dira. Eta horregaz batera, filma hondoratzen hasten da.
Zeuzendaritza lana ona bada be, atal batzuetan tensinoa mantentzea lortu arren, aurrera egin ahala istorioak interesa galtzen dau, jakin badakigulako zer pasauko dan: personaiak banan-banan desagertuko dira. Baina okerrena da ez dagoala azalpenik, halan da eta kitu. Ganera, personaien erantzunak labur geratzen dira. Holako egoera batean zer erantzun emon leike jenteak? Hor bai, hor badago pelikula bat egiteko beste gai. Ez dabe horretan sakondu.
Zelan amaituko da?, itauntzen deutsagu geure buruari, pelikuleak aurrera egite dauenean. Eta pentsetan genduan lez, amaiereak be huts egiten dau. Pelikulearen alde esan behar da ez dala aspergarria, eta entretenimendua besterik ez badogu gura, balio deuskula.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!