Jokoteknia Bideojokoen Euskal Jardunaldia 2026
2026-11-04 09:55 Kulturea2026ko zemendiaren 7an, La Perreran.
Bilboren bihotzean lehenengo aldiz euskera hutsean egindako kongresuaren bideojokoei buruzko hirugarren jardunaldia da. Helburua, bertako industriaren eta zaleen diagnostikoa egin, hemengo bideojoko garatzaile eta jokatzaileen joerak ikusi eta alkar ezagutzea izango dalarik. Gainera kanpotik etorritako gonbidatu berezi bat be izango dugu, ekitaldiari beste ikuspegi bat emateko.
Aitziber Atorrasagasti Hizkuntza Politika Sailburuordetzako Euskera Sustatzeko Zuzendaria, Isaac Amezaga Bizkaiko Foru Aldundiko Euskera zuzendari nagusiak, Iurdana Acasuso Azkue Fundazinoaren zuzendariak eta Lander Unzueta Game Erauntsia Alkarteko kideak parte hartu dabe 2026ko Jokotekniaren aurkezpenean.
Horretarako, Jokoteknia jardunaldietan Euskal bideojokogintza industriako aditu, ikasle eta jokalariak batera jarriko ditugu momentuan dauden proiektu interesgarriak ezagutu, industriaren diagnostiko bat egin eta aurrera begirako arloakk zeintzuk diran argitzen saiatzeko asmoagaz. Bide batez, euskerazko produkzinoaren inguruko gaur egungo diagnosi eta prospektiba bat egiten be saiatuko gara.
Aukera bikaina izango da bideojokoen munduko arlo ezbardinetako jentea alkar ezagutu, idea eta sinergia barriak sortzeko.
Goiz oso bateko jardunaldia izango da, tartean etenaldi bategaz: 30 minutuko 4 hitzaldi eta bertako ikasleakaz mahai-inguru bat.
Bertaratzeko izena emotea derrigorrezkoa ez bada be, lehentasuna aurrez izena emondakoek izango dabe. Horretarako oraingoz 30 lagunentzako Bilboko Azkue Fundazinoko aretoa daukagu erreserbauta.
Jokoteknia euskerazko bideojokoen eta euskal bideojokogintzearen inguruko erreferentziazko topaketea eta jardunaldia da, Game Erauntsia slkarteak eta Azkue Fundazinoak sustatua.
IX. Euskal Jardunaldia (2026ko edizinoa)
- Data: 2026ko zemendiak 7a (zapatua).
- Ordutegia: 10:00etatik 20:00etara (hasierea 09:45ean).
- Lekua: La Perrera espazioa (Sabino Arana etorbidea 50, Bilbo).
- Sartzea, doban, edozeinentzako edegia.
Aurtengo edizinoaren ezaugarriak eta egitaraua:
- Euskal Bideojokoen I. Azokea: Euskal Herriko garatzaile eta estudioen lanak ezagutzeko eta probetako gunea.
- Hitzaldiak eta mahai-inguruak: Sektoreko adituak eta ikasleak batuko dira industriaren egoerea aztertzeko.
- Ikasleen parte-hartzea: Harrobia Ikastolea, DigiPen Europe Bilbao eta FP Tartanga ikastetxeetako ikasleen mahai-ingurua.
Bestelako guneak:
- Gamer Gelea (egun osoan).
- Euskal Manganime Komunitatea (mangak, animeak)
- Rolariak Alkartea (mahai-jokoak eta rol partidak).
- Pantailak Euskaraz.
Informazino gehiago eta egitaraua hemen.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!
