III. Txotxongiloak Domekero abenduaren 2tik aurrera Bilbon

Bizkaie! 2012-11-28 13:50   Kulturea

Txotxongiloak Domekero zikloa 2012ko abenduaren 2tik 2013ko martira bitartean izango da Bilboko Campos Eliseos Antzokian. Saioak eguerdiko 12:30ean eta arratsaldeko 17:30ean izango dira. Txotxongiloen programazino hau, 3-10 urte bitarteko umeentzat zuzendutakoa da.

Txotxongiloak Domekero zikloa 2012ko abenduaren 2tik 2013ko martira bitartean izango da Bilboko Campos Eliseos Antzokian. Saioak eguerdiko 12:30ean eta arratsaldeko 17:30ean izango dira. Txotxongiloen programazino hau, 3-10 urte bitarteko umeentzat zuzendutakoa da. Genero honetan, Euskadin eta Espainiar estaduan egiten dan bakarrenetarikoa da Bilboko hitzordua. Sarrerak, 9 euroan egongo dira salgai baina deskontuak eta bonu bereziak be badagoz eskuragarri, izan be, hirugarren edizino honetako nobedadea, Antzokiak eskaintzen dituan deskontuak dira, sarrerak 9 euroan dagozan arren, Campos Antzokiak bono bi eskaintzen ditu; bonu horreetako bategaz 3 ikuskizun ikusi ahal izango dira % 15eko deskontuarekin, eta beste bategaz, barriz, 5 ikuskizun ikusi ahal izateko, % 25eko deskontua egongo da. Bestalde, 4 sarrera edo gehiago erosi ezkero, % 20ko deskontua egingo da.

Txotxongiloak Domekero zikloa zikloa abenduaren 2an hasiko da, Mi tío el detective en busca de la momia perdida ikuskizunagaz, Marimba marionetas talde madrildarraren eskutik. Pedro Holmes eta Carlitos Watson bere ilobea, galdutako momiaren bila hasten dira. Ikerketan zehar, baso arraro bat zeharkatzen dabe eta deskribidu ezin daitekeen leku enigmatiko batera heltzen dira.

La Tartana Teatroaren (Madril), El guardián de los cuentos, txotxongiloak abenduaren 9an atarako ditue Campos Eliseos Antzokian. Osogaiak: zarratzear dagoan liburutegi bat, liburutegi horretan dagoan gizon bat eta berak egin dauen arratoi bat. Baina liburutegiko lasaitasun hori, ezbehar batek apurtuko dau. Momentu horretatik aurrera, abentura sinistezin baten parte izango da, beste pertsonaia batzuek lagunduta, istorio asko kontetako.

Asombra Teatroren Sombras del mundo lana, barriz, abenduaren 16an ikusi ahal izango da. Lau istorio laburretan, antxinako artearen munduko itzal antzerkiaren magia ezagutuko dogu.

2013ko urtarrilean be, txotxongiloakaz gozau ahal izango da, urtarrilaren 13tik hasita, Nora ikuskizunagaz, Factoria Norte (Gijon) konpainiaren eskutik. Nora neskato berezi baten istorioa da.

Urtarrilaren 20an, Teatro Arboleren (Aragoi) txandea izango da, 5 lobitos lanagaz.

Eta urtarrila amaitzeko, beste ikuskizun batzuk baieztatzea falta bada be, hilaren 27an, La Mar de Marionetas taldea izango da, Marta Bautistak zuzendua; El ratón de biblioteca ikuskizuna aurkezten dau madrildar txotxongilariak, hain zuzen be.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu