17. Euskal Denda Durangoko merkatu plazan egingo da abenduaren 5etik 9ra

Bizkaie! 2012-11-27 14:53   Kulturea

Artisautza eskura lemapean dator aurtengo feria Arbasoko buru Bernat Vidalek adierazo dauenez, kartelean agiri dan esku meta irudikatuz. Euskal Denda artisautza sektorearen erakusleihorik onena izango da eta helburu nagusia artisautza tradizionala zein garaikidea bultzatzea eta merkaturatzea da.

Artisautza eskura lemapean dator aurtengo feria Arbasoko buru Bernat Vidalek adierazo dauenez, kartelean agiri dan esku meta irudikatuz. Euskal Denda artisautza sektorearen erakusleihorik onena izango da eta helburu nagusia artisautza tradizionala zein garaikidea bultzatzea eta merkaturatzea da.

Aurtengo edizinoan, 17. Euskal Dendan, Euskal Herriko lurralde guztietako ordezkariak izango dira; danetara, 56 artisau izango dira, Arabakoak, Nafarroa Beherekoak, Bizkaikoak, Gipuzkoakoak, Lapurdikoak eta Nafarrak. Zenbakiei erreparauta, Bizkaia izango da ordezkari gehien izango dituana, hogeita bost; Gipuzkoatik hamalauk hartuko dabe parte; Nafarroatik seik; Arabatik hiru etorriko jakuz; Nafarroa Beheretik bi eta Lapurditik bat. Bartzelonatik be etorriko da artisau bat. Durangaldetik, barriz, zortzi artisau etorriko jakuz, igaz baino bat gehiago.

Arbasok aurten leku berezia egin deutso Ijitoen kultureari Jose Berrio ijito jatorria dauen arabar saskigileak eta Kale dor Kayiko-ko emakumeek eginiko artisautza lanen bidez.

Azken urteotan legez, Artetsu Sariak banatukoditue aurten be banakakoen edota entidadeen lana aintzat hartzeko eta konplizidaderako bideak eta loturak sortzeko. Esangura horretan, orain arte lau kategoria izan dira eta aurten bosgarren bat izango da, euskerazko lanen ganekoa, hain zuzen; Arbasoren jardueran euskera maila onargarria lortzeko bidean, itzulpen lanetan eta lan handia egiten dauen Fernando Ruiz izango da saritua, Berbaroren bitartez, Durangoko Udaleko euskera sailerako beharrean dabilena.

Ganerakoan, Bizitza Osoa kategorian, Iñaki Alberdi da saritua, euskal makilak egiten dituan irundarra; Hedabideak kategorian, El Correo Durangok jasoko dau saria Euskal Dendaren barri zabaltzen egindako lanagaitik; Erakundeak Lagun atalean, barriz, Urduñako Udala eta Urduñako Olaran Alkartea nabarmenduko ditue; azken buruan, Gure Tradizinoak Hedatzea kategorian, BBKri emongo deutsie Artetsu Saria, besteak beste, eurek barik ezinezkoak izango litzatekezalako herri honetan nekazaritzako zein artisautza azokak.

Sariak emoteko galea abenduaren 5an egingo da San Agustín kultur gunean, 19:30ean.

Euskal Denda egingo den egunetan, hainbat ekintza ludiko antolatu dira azoka barruan; horrela, bisitariek aukerea izango dabe, artisauakaz batera jardunez, euren mundua ezagutzeko.

17. Euskal Dendaren aurkezpena gaur goizean izan da Durangon eta bertan izan dira Bernat Vidal, Arbasoko presidentea; Itziar Bengoa, Arbasoko Bizkaiko presidenteordea; Gabino Martínez de Arenaza, BFAko Turismo eta Sustapen zuzendaria; Andoni Iruarrizaga, Durangoko Udaleko kultura zinegotzia; eta Manuel Vizarraga, Kale Dor Kayiko alkarteko presidentea.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu