Politikagintzea Bilbon gaia jorratuko dabe hainbat adituk Bidebarrieta Kulturgunean
2012-11-27 16:19 jardunaldiakBidebarrieta Kulturguneak eta Eusko Ikaskuntzak Politikagintza Bilbon: antolaketak, alderdiak, eragileen kultura politikoak eta esperientziak jardunaldia egingo dau eguaztenean, zemendiaren 28an. XVI. Symposium hau arrastiz egingo da, eta sarrerea doban izango da. Hiru gai nagusi jorratuko ditue parte-hartzaileek: Iraultza liberalaren garaia XIX. mendean, Herritarren eragin demokratikoaren garaia eta Askatasun publiko bako garaia.
Bidebarrieta Kulturguneak eta Eusko Ikaskuntzak Politikagintza Bilbon: antolaketak, alderdiak, eragileen kultura politikoak eta esperientziak jardunaldia egingo dau eguaztenean, zemendiaren 28an. XVI. Symposium hau arrastiz egingo da, eta sarrerea doban izango da. Batzorde zientifikoa Rosa Miren Pagolak , Joseba Agirreazkuenagak eta Begoña Moránek osotu dabe.
Hiru gai nagusi jorratuko ditue parte-hartzaileek: Iraultza liberalaren garaia XIX. mendean, Herritarren eragin demokratikoaren garaia eta Askatasun publiko bako garaia. Berbaldiak euskeraz eta gaztelaniaz izango dira. Xabier Altzibar UPV/EHUko irakasleak Bizkaiko euskal idazleen gizarte-ikusmoldea (1800-1833) gaia izango dau berbagai; Joseba Agirrezkuenaga irakasleak Alderdi eta erakunde politikoen eraketa liberalismoaren egonkortze aldian Bilbon (1836-1868) berbaldia eskainiko dau; eta Deustuko Unibersidadeko Rosa Miren Pagola Euskal kulturari unibertsitateko leihoa Deustutik zabaltzen: EKM landuko dau. Egitarau osoa ikusi gura ezkero, hemen.
Aitatuakoez aparte, hainbat irakasle eta adituk hartuko dabe parte symposiumean, besteak beste, Jose Luis Mediavillak, Xabier Ezeizabarrenak, Andere Larrinagak, Mikel Bilbaok, Jon Penchek eta Txomin Ansolak.
Jardunaldia 17:00etan hasiko da, Bilboko Bidebarrieta Kulturgunean.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!