Castillo Suarezek bakardadearen ganeko 'Urtebetetze festa' poesia liburua kaleratu dau

Bizkaie! 2012-11-26 16:46   Kulturea

Lau urteko beharraren emoitzea da Castillo Suarezek argitaratu barria dauen Urtebetetze festa (Elkar) poesia liburua. Bakardadearen inguruan eregi ditu testuak idazle altsasuarrak, baina bakardadeak ez dauka beti zentzu negatiboa edo tragikoa.

Zehaztasun poetiko handia darabil Castillo Suarezek liburu honetan, aurreko Souvenir lanean lortutakoan sakondu egin dau. Berben neurri zehatza topetan dabil egilea, Beñat Sarasola kritikariak aurkezpenean azaldu ebanez.

Gizakia izaki soziala behin eta barriz entzun arren, bizitzea bakarrik eregiten dogula erexten deutso poeta altsasuarrak. Jentez inguruatuta gagoz beti, baina modu berean bakarrik dagoz gizakia munduan. Halanda be, egilearentzat bakardadeak ez dau derrigor zentzu tragikorik izan behar.

Castillo Suarez (1976, Altsasu) zortzi poesia liburua argitaratu ditu, lehenengoa, 1999an, Amodio galduak, ostean, Bitaminak (2000), Iragarki merkeak (2000), Mugarri estaliak (2000), Madarikazio (2003), Spam poemak (2004), Bala hutsak (2006) eta Souvenir (2008).

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu