Euskerearen Legearen 30. urteurrena ospatu dau Eusko Jaurlaritzeak

Bizkaie! 2012-11-26 14:51   Euskerea berbagai

Euskerearen Legearen 30. urteurrena ospatu eban Eusko Jaurlaritzearen Kultura Sailak zapatuan, Donostiako Miramar jauregian. Blanca Urgell Kultura sailburuagaz batera, legearen eztabaidan parte hartu eben politikari batzuk be izan ziran ekitaldian. Ganera, legearen edizino berezia aurkeztu eta banatu zan, euskeraz, gaztelaniaz, frantsesez eta ingelesez.

1982ko zemendiaren 24an onartu eban Eusko Legebiltzarrak Euskerearen Legea, Euskerearen Erabilera Normalizetako Oinarrizko Legea. 30. urteurrena ospatzeko ekitaldian, besteak beste, Pedro Miguel Etxenike, Jose Antonio Maturana, Inmaculada Boneta, Jose Luis Lizundia eta Alfredo Marco Tabar izan ziran, legearen eztabaidan izan ziran politikariak. Legearen sorrereari, garapenari eta bilakaereari buruzko gogoetea be plazaratu eben parte-hartzaile guztiek.

Ganera, ekitaldian bertan, Euskerearen Legearen edizino berezi bat aurkeztu eben. Berbaurrean, Patxi Lopez lehendakariak azaldu ebanez, egitura demokratikoak berreskuratu eta eregiten ibili ginan sasoi gorabeheratsu haretan ekin eutson Eusko Legebiltzarrak euskerearen erabilera normalizetako legea tramiteteari. Euskarearen berreskuratze-prozesua eta normalizazizno ulertzeko orduan ikuspegi asko egozan alkarregaz lehian, logikoa danez, baina talde politiko guztiak ahalegindu ziran adostasunetara heltzen. Horrek ez dau esan nahi zailtasunak egon ez ziranik; baina, zailtasunak zailtasun, legea gehiengo sendo batek onartu eban amaieran.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu