Makinatxu bat ekitaldi Erromako Euskal Astean
2012-11-27 11:42 Euskerea berbagaiAbenduaren 1etik 9ra bitartean egingo da Erromako Euskal Astea ospatuko. Egitarau zabala prestau dabe Associazione Culturale Euskara (ACE) eta Upter Unibersidadeko Euskal Hizkuntza eta Kultura sailak, Etxepare Euskal Institutuaren laguntzinoagaz.
Abenduaren 1etik 9ra bitartean egingo da Erromako Euskal Astea ospatuko. Egitarau zabala prestau dabe Associazione Culturale Euskara (ACE) eta Upter Unibersidadeko Euskal Hizkuntza eta Kultura sailak, Etxepare Euskal Institutuaren laguntzinoagaz.
Italiarrentzat eta han bizi dira euskaldunentzat euskerara eta euskal kulturara hurreratzeko aukera parebakoa da, Etxepareko arduradunen arabera. Abenduaren 1ean, euskal jantzen ikastaroa, euskal afaria eta Tapia eta Leturia eta Patres Vitiorum Otiorum Que taldeen kontzertua izango dira, Cip Alessandrino aretoan. Eta, abenduaren 3an, Almost blue - Ilun, ia ia ilun irrati-nobelearen aurkezpena egingo dabe, Cineclub Detour-en.
Eguaztenean, hilak 5, Adriano Cirulliren L'ascia e il serpente liburua eta Marco Laurenzanoren Paese Basco e libertà lana aurkeztuko ditue Lottantuno aretoan, mokau eta guzti. Egileak eurak be bertan izango dira. Hurrengo egunean, 6an, Eutsi pelikulea proiektauko da Spazio Oxygen gunean, eta 7an, pintxo-afaria eta kontzertua izango dira La Strada etxean.
Maialen Lujanbio eta Xabier Erkiziak Txori Mugariak irrati-kontzertua eskainiko dabe abenduaren 8an, Gianni Bosio alkartean. Euskal Asteko azkenengo egunean, 9an, egitarau zabala izango da: erakusketa bat, film laburren proiekzioa, Aspettando Godrò antzerki ikuskizuna, eta Anari, Danso Key eta Diana Tejeraren kontzertua, Hulla Hop klubean, Radio Rossa irratiari laguntzeko.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!