Isaac Fernándezen 'galego-éuscaro euskara-galiziera' hiztegia argitaratu dabe
2011-04-12 15:57 Euskerea berbagaiIsaac Fernándezek, Irlandako Corck-eko Unibertsitateko irakurleak Galego-éuscaro euskara-galiziera hiztegia kaleratu dau; era horretako lehenengo argitalpena da eta bi hizkuntzetako 5.000 berba baino gehiago batu ditu.
Munduari alderdi positibotik begiratu deutso Jare taldeak lehenengo diskoan
2011-04-12 15:16 MusikeaIdi Bihotz taldean Mikel eta Gorka Bizar anaiek landutako musikatik urruntzen da Jareren estiloa. Heavy-tik rock-era salto egin dabe, baina Idi Bihotzen esentzia eta nortasuna gorde doguz, heavy-aren eragina nabari da.
Queens Of Stone Age talde kaliforniarrak Azkena Rock jaialdian joko dau
2011-04-12 15:01 MusikeaAzkena Rock jaialdiako arduradunek jakinarazo dabenez, Queens Of Stone Age taldeak Mendizabalan joko dau bagilaren 24an. Ganera, Kaliforniako (AEB) taldea ikusteko aukera bakarra izango da gure inguruan. Beste banda batzuen emonaldiak be baieztatu ditu Last Tour International kontzertu sustatzaileak: Danzig, The Knockouts eta Rival Sons.
Bagilera arte atzeratu dabe XXVIII. Gabriel Aresti Ipuin Lehiaketearen epaia partaide kopurua asko hazi dalako
2011-04-12 13:43 KultureaEdizino honetan 67 ipuin jaso dira euskeraz eta 1.247 gaztelaniaz; igaz, barriz, euskerazko 55 eta gaztelaniazko 517 jaso ziran. Kontuak kontu, antolatzaileen aurreikuspenak txiki geratu dira, lehiaketearen historia osoko partaidetzearen marka guztiak gainditu baitira.
Elorrioko auzuneak ezagutzeko ibilaldi gidatuak antolatu ditue
2011-04-12 13:29 kulturbizElorrioko Udalak herriko auzuneen ondarea ezagutzeko bisita gidatuak antolatu ditu apirilaren 23an, 24an, 30ean eta maiatzaren 1ean, 7an, 8an. Bisitetan parte hartzeko beharrezkoa da erreserba egitea.
In a Better World
2011-04-12 12:52 Zinema kritikakPelikulearen amaierea apur bat artifiziala da. Dana dala, amaiera zoriontsua eukiko ez baleu Film Atzerritar Onenaren Oscar saria jasoko ete eban? Pentsetan dot ezetz.
Hainbat ekitaldigaz ospatuko da Gazte Informazinoaren Europako Eguna Bizkaian
2011-04-12 11:32 kulturbizApirilaren 17a, domekea, Gazte Informazinoaren Europako Eguna da; hori dala eta, Euskal Herriko Unibertsitateak, Bizkaiko Foru Aldundiak eta EHUko Ikasleen Kontseiluak egitarau berezia atondu dabe gazteen artean gazteentzako eurentzako informazino-zerbitzuak sustatzeko.
Félix Beristainen horma-irudi bat barriro ipini dabe Likona Torretxearen inguruko plazan
2011-04-12 10:57 kulturbizMargolari lanakaitik ezaguna, Beristain Ondarroan jaio zan 1937ko garagarrilaren 16an. Bere lan oparoan olio-pinturaz egindako horma-irudiak dira ezagun, berak egindako porlanezko erliebeetan margoztutakoak.
Blas de Otero-Bilboko Hiria Poesia Sariaren hirugarren edizinoa antolatu dabe
2011-04-11 18:32 KultureaBlas de Otero-Bilboko Hiria Nazioarteko Poesia Sariaren hirugarren edizinoa antolatu dabe Bilboko Udaleko Kultura eta Hezkuntza Sailak eta Blas de Otero Fundazioak. Lehiaketak 6.600 euroko sari bi ditu; bata euskerazko lan onenarentzat, eta bestea, gaztelaniazkoarentzat.
'Bitarte argitsua: The D.Daskalopoulos Collection' erakusketea aurkeztu dabe Guggenheim Museoan
2011-04-11 15:56 KultureaBitarte argitsua: The D.Daskalopoulos Collection erakusketa aurkeztu dabe goizean Bilboko Guggenhmeim Museoa. D.Daskalopoulos Collection arte garaikideko munduko bilduma pribadurik garrantzitsuenetako da. Hainbat muetako 30 artista ingururen 60 bat lan egongo dira ikusgai Bilbon irailaren 11ra arte.
Picnic txinatar ezezaguna
2011-04-11 15:52 BidaideShanghai, zapatu gaua. Soinu aprobak, uleak tente jarteko moduko mikro akopleak, bateriaren tanbor hotsak, gitarra zikinak eta eztanda bat. Yuyintang, underground areto entzutetsuenetakoan, dezibelioek dar-dar jarten ditue hormak eta aretoa ganezka dago.
4.000 lagunetik gora batu dira egunotan Gutun Zuria Letren Jaialdian
2011-04-11 15:19 jardunaldiakBilboko Alondigeak antolatutako Gutun Zuria IV. Letren Nazinoarteko Jaialdia atzo amaitu zan, eta arduradunek jakinarazo dabenez, arrakasta handiz ganera.
Frantzia da Europako lehenengo herrialdea burka espazio publikoetan galarazo dauena
2011-04-11 14:31 Begi betegarriNanozientzia eta nanoteknologia berbagai dira egunotan BECen
2011-04-11 14:10 jardunaldiakCIC nanoGUNE erakundeak ImagineNano topaketea antolatu dau apirilaren 11tik 14ra bitartean BECen. Egunotan nanozientzia eta nanoteknologiari buruzko mintegi eta berbaldiak egingo ditue Barakaldon. Nazinoarteko aditu ugari batuko dira asteon.
Miren Agur Meabek eta Arantxa Urretabizkaiak irabazi ditue Espainiako Kritikaren Sariak
2011-04-11 11:57 sariak-autortzakMiren Agur Meaberen Bitsa eskuetan (Susa) eta Arantxa Urretabizkaiaren 3 Mariak (Erein) liburuek irabazi ditue Espainiako Kritikaren Sariak; lehenengoak euskerazko poesiaeren arloan, eta bigarrenak, narratibarenean. Espainiako Literatur Kritikarien Alkarteak emoten ditu sariak.
BFAk eta Azkue Fundazinoak 'BandaBeat' sortu dabe, musikan be euskerazko eduki digitalak sustatzeko
2011-04-11 11:29Banda Beat (www.bandabeat.com) sare sozial barria da, besteak ez bezelakoa, eta euskera eta kultura-edukiak modu barritzailean sustatzeko asmoz sortu da, betibe musikea ardatz hartuta.
Julio Sotok irabazi dau bigarren aldiz Nafarroako Bertsolari Txapelketea
2011-04-11 11:07 BertsolaritzeaJulio Sotok irabazi eban Nafarroako Bertsolari Txapelketea zapatuan Iruñean egindako finalean. Saio ederra egin eben zortzi bertsolariek Labriten, 1.300 zaleturen aurrean.
Xabier Gereño idazle eta ohorezko euskaltzaina hil da
2011-04-08 16:47 kulturbiz
Xabier Gereñoren aldeko hileta eleizkizuna astelehenean, apirilaren 11n, izango da, Deustuko San Pedro eleizan, iluntzeko 19:00etan.
Elias Amezaga idazlea omenduko dau Amumak alkarteak
2011-04-08 16:39 sariak-autortzakGetxoko Amumak alkarteak Elias Amezaga idazlea omenduko dau apirilaren 13an. Omenaldian, alkarteko presidente Juan Carlos Perezek Iñaki Anasagastik bialdutako idatzia irakurriko dau eta Ildefonso Arriola umetako lagunak berbaldia eskainiko dau. Horrezaz gan, ekitakldian I. Elias Amezaga saria emongo dabe.
Gastrotabernak negozio eredu barri edota algen erabilerea dira Basque Culinary Center-ek lauhileko honetarako dituan ikastaroetako batzuk
2011-04-08 16:29 Jan edanakIkastaroak emongo dituen profesionalen artean, besteak beste, Mikel Zeberio, Iñigo Lavado, Patxi Bergara, Aitor Arregi, Albert Adriá eta Quique Dacosta dagoz.
Parkatu Ramon, zuzenketak egin doguz.
»» XXXI. dFERIA Arte Eszenikoen Azokea ...