411 nobedade, 300 ekitaldi eta 253 stand izango ditu 47. Durangoko Azokeak
2012-11-15 13:34 Kulturea47. Durangoko Euskal Liburu eta Disko Azokearen harian nabarmendu beharreko beste kontzeptu bat alkarlana da. Azokaz aparte egokitu diran guneak kudeatzeko ezeze, Gerediagak alkarte, talde, erakunde eta enpresa pribatuen laguntzinoa eta babesa izan dau. Krisi ekonomikoak baldintzatuta be, etxe pribatu batzuek Durangoko Azokearen proiektuagaz bat egitea erabagi dabe lehenengoz.
Gaur aurkeztu dabe Durangoko Landako Gunean, abenduaren 6tik 9ra euskal kulturearen topaleku izango dan 47. Azokea. Prentsaurrekoan izan dira Nerea Mujika Gerediagako presidentea, Aiert Goenaga Durangoko Azokako zuzendaria, Blanca Urgell Kultura Sailburua, Miren Dobaran Bizkaiko Foru Aldundiko Euskara arloko zuzendari nagusia, Aitziber Irigoras Durangoko alkatea eta babesle pribatu nagusi diran BBK eta Eroskiko ordezkariak eta Tio Manuel Bizarrondo, Kale Dor Kayiko alkartekoa; izan be, Kultura Ijitoa izango da aurtengo kultura konbidatua.
Mende erdia beteko dau laster Durangoko Azokeak eta Gerediaga Alkarteak, antolatzaile moduan, urterik urte egindako ahaleginaren emoitzea da hori. Pausuz pausu eginiko bilakaera horrek Durangoko Azokearen izaera edegia eta parte-hartzailea erakusten dau. Azken pausua igaz emon zan diziplina barriei eskainitako Irudienea (ikus-entzunezkoak), Szenatokia (arte eszenikoak) eta K@bia (teknologia eta adierazpen barriak) guneakaz. Pausu horren jarraipena dator aurten eta ganerako guneakaz batera, espazio barri horreek finkatzeko ahalegina egin da.
47. Durangoko Euskal Liburu eta Disko Azokearen harian nabarmendu beharreko beste kontzeptu bat alkarlana da. Azokaz aparte egokitu diran guneak kudeatzeko ezeze, Gerediagak alkarte, talde, erakunde eta enpresa pribatuen laguntzinoa eta babesa izan dau. Krisi ekonomikoak baldintzatuta be, etxe pribatu batzuek Durangoko Azokearen proiektuagaz bat egitea erabagi dabe lehenengoz. Ahalegin horretan, egongo diran 253 stand-etan, 8 dira partaide barriak aurten.
411 izenburu barri
Azokara begira argitaratzen diran nobedadeei jagokenez, 411 izenburu barri argitaratu dira: 289 liburu, 65 bideo, 32 aldizkari, 7 liburu elektroniko eta 18 bestekoak. Liburu nobedadeetan egon da beherakada txikia, igaz 313 izan baitziran izenburu barriak baina ganerako produktuetan eutsi egin jako ala gainditu egin da igazko kopurua (434 danetara, igaz).
Partaidetzeari jagokonez, 127 argitaletxe, diskoetxe, talde, alkarte eta erakunde izango dira Azokan. Igazkoetatik 9 ez dira etorriko, baina 8 eskari barri onartu dira.
300 ekitalditik gora
Egun bat gitxiagoko iraupena izan arren, egitarauan 300dik gora ekitaldi izango dira aurten, eta gune eta espazio desbardinetan banatuta, Azokeak inoiz izan dauen egitaraurik zabalena izango dau aurten. Azokea bera 10:30etik 20:30era egongo da zabalik baina Ahotsenea guneak 22:00ak arte luzatuko dau aurten ordutegia, aurkezpen gehiagori lekua egiteko eta osteko Plateruena guneko kontzertuetarako zubi natural lez funtzionauko dau egitarauan. Hain zuzen, aurten lehen aldiz, Plateruena Durangoko Azokearen egitarau ofizialaren parte izango da, azaldutako alkarlan horren erakusgarri.
Kultura konbidatua
Kultura Ijitoa izango da aurtengo kultura konbidatua eta Kale Dor Kayiko alkartea izan da alkarlanaren koordinazinoaz arduratu dana euren aldetik. Kultur programazino zabala izango da umeentzako tailer, ipuin kontaketa, joko eta enparauakaz. Emakume ijitoaren eguna eta berauen aldarria,mahai inguruak, hitzaldiak, erromintxela, musika zuzenean, fusino ikuskizuna eta beste hainbat sorpresa.
Argizaiola Saria
Aurten Argizaiola saria Benito Lertxundi musikariak jasoko dau. 60 hamarkadatik hona erreferente izan da euskal musika sorkuntza eta kulturgintzan. Durangoko Azokeagaz izan dauen loturea estua izan da hasieratik izan be beronen bigarren edizinotik egon da gurean presente. Lehenengo Ez Dok Amairu taldeko kide legez Mikel Laboa, Xabier Lete, Lurdes Iriondo ala –aurtengo kartela egin dauen– Nestor Basterretxeagaz, izen batzuk bakarrik aitatzearren.
Argizaiola abenduaren 6an emongo jako Benito Lertxundiri Gauean Argi ekitaldian. Omendua izango da Benito Lertxundi. Ekitaldi berezi hau Jon Maiak zuzenduko dau.
Ikusi argazki guztiak handiago
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!