Julianna Barwickek ekingo deutso Bilboko Alondigako 'Urpeko Musika' kontzertuen zikloari

Bizkaie! 2012-11-15 14:50   Musikea

Julianna Barwick musikariaren kontzertuagaz hasiko da datorren zapatuan, zemendiaren 17an, Bilboko Alondigako Urpeko Musika kontzertuen ziklo barria, gaueko 21:30ean hasita.

Julianna Barwick musikariaren kontzertuagaz hasiko da datorren zapatuan, zemendiaren 17an, Bilboko Alondigako Urpeko Musika kontzertuen ziklo barria, gaueko 21:30ean hasita. Zikloaren kontzertuak zentroko leku berezi batean antolatuko dira, ur azpian dagoan gune batean, hain zuzen be, hau da, Bilboko Alondigearen ugerlekuaren argizulopean dagoan atari zati berezian.

Zentro bilbotarreko iturriek jakinarazo dabenez, Julianna Barwick gaur egungo pop abangoardiaren iraultzaile handienetakotzat joten dabe. Bere estiloa new age eta musika elektronikoaren artean kokatzen da. Bjork-en ondorengotzat be jo eben The Magic Place lanaren arrakastearen ondoren, eta oraintsu azken lana atara dau Helado Negro-gaz batera, Ombre izengoitiagaz. 2013. urtean berak sinatutako disko barri bat kaleratzea espero da, Alex Somers-en produkzinoagaz.

Barwickek emonaldiak bereziak dira beti, garatzen diran espazioaren araberakoak, eta bere kontzertuetan formea hartzen daben unibersoak eta sentsazinoak artistearen aldartearen eta bere publikoaren araberakoak izaten dira. Ondorioz, ikuskizun bakotxa bakarra eta errepetiduezina izaten da.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu