Disko biribila da Estankonaren bigarrena, 'Fruitua'
2012-11-13 14:43 MusikeaBakarka argitaratzen dauen bigarren diskoa da Fruitua. Baxuan, Itxaso Etxebestek lagundu deutso eta, baterian, Jimmy Arrabitek. Gure arteko musika loturea sendoa da, gustura nago eurakaz, azaldu dau musikariak, izan be, Etxebeste eta Arrabitek Estankonaren disko bietan parte hartu dabe eta zuzenekoetan be alkarregaz ibilten dira.
Musika estilo ugaritako zertzeladak sartu ditu lan barrian, baina, halandabe, disko linealagoa da, ez monotonoa baina bai abestien arteko batasun handiagoduna. Horregaitik, Estankonak berak uste dau, disko biribila dala Fruitua eta, izena be, ideia horregaz lotuta dago. Frutak biribilak izaten diralako aukeratu dau izenburua. Barru-barrutik urtendako hamaika abesti batu ditu, musikea ez eze, letra guztiak be bereak diralako. Baga-Biga diskoetxearen eskutik dator disko barria.
Borja Estankona arratiarrak, Arean taldeagaz, disko bi kaleratu zituan eta, bakarkako ibilbideari ekin eutsanean, Estankona izen artistikoa hartu eban. Bakarka argitaratzen dauen bigarren diskoa da Fruitua. Baxuan, Itxaso Etxebestek lagundu deutso eta, baterian, Jimmy Arrabitek. Gure arteko musika loturea sendoa da, gustura nago eurakaz, azaldu dau musikariak, izan be, Etxebeste eta Arrabitek Estankonaren disko bietan parte hartu dabe eta zuzenekoetan be alkarregaz ibilten dira.
Fruituak diskoan, era askotako musika estiloak batzen dira, vals, country, reggae, ska, rock ikutuak dagoz. Nik espero ez neban genero batzuk be sartu dodaz, ska adibidez, azaldu dau. Umorea be badaukie abesti batzuek, sasoi ilun baten egon ezean, ezinbestekoa da umorea musikan, arnasea emoten deutsie diskoei. Disko bitalistagoa, alaiagoa da Fruituak, aurretik argitaratu ebana baino, izakera koloretsuagoa dauka. Bestetik, berea lan klasikoa dala azpimarratu dau Estankonak, ez da konplikatua entzuteko, estilo askotako ikutuak euki arren, kanta guztiak enbor sendo baten inguruan eregita dagoz.
Musikea eta letrak Estankonak egin ditu, abesti guztietan. Barru-barrutik urten deutsien sentimenduak adierazoteko bidea hori dala uste dau arratiarrak, kontzertuetan, begiak zarratu eta kanten bidez neure bizipenak ikustea gustetan jat. Surrealismo ikutua daukie letrek, baina Estankonaren ustez, askotan era horretako letrak errealidadea modu gordinean erakusteko modua baino ez dira, surrealismoak sarri errealismoa dauka atzean. Danen artean aitagarria da hamargarren abestia, Umezurtza izenekoa, 10 minutuko pieza errepikakorra. Mezua behin eta barriro errepetiduten dot, baina erraz entzuten dira hamar minutuak, azaldu dau Estankonak.
Durangoko Liburu eta Disko Azokan, abenduan, Ahotsenea gunean aurkeztuko dau Fruituak diskoa Estankonak. Ganera, zuzeneko kontzertuak be emongo ditu, baina oraindino ez dauka agendea zehaztuta. Izan be, azaldu dauenez, diskoa argitaratu eta gero hasten naz kontzertuetan pentsetan. Informazino gehiago, eta letren gaztelaniazko, frantsesezko eta ingelesezko itzulpenak, hemen: www.estankona.blogspot.com.es
Ikusi argazki guztiak handiago
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!