AhoDubber zuzeneko ikuskizunen hizkuntza itzultzailea aurkeztuko dabe hilaren 20an

Bizkaie! 2012-11-15 10:10   Kulturea

AhoDubber zuzeneko ikuskizunetan erabilteko hizkuntza-laguntzailea aurkeztuko dabe hilaren 20an, Bilbon, Harrobia Ekoizpen Eszenikorako Barrikuntza Zentroaren egoitzan. Sistema barriak zuzeneko emonaldia beste hizkuntza baten segiduteko aukerea eskaintzen dau.

Zuzeneko ikuskizunen hizkuntza itzultzen dau AhoDubber sistemeak. Hiru taldek alkarlanean egindako beharraren emoitzea da, hain zuzen be Eskena Euskadiko Produkzino Eszenikoen Enpresa Alkartuen eta Euskal Herriko Unibersidadeko talde bik hartu dabe parte prozesuan, Arte Eder Falkutaldeko Arte eta Teknologia Sailaren eta Aholab Signal Processing Laboratory Telekomunikazino Injinerutza saileko irakaslez osotutako diziplina anitzeko ikerketa taldeak

AhoDubber aurkezteaz aparte, tresnea zelan dabilen erakutsiko dabe zemendiaren 20an. Ekitaldian sistemea Gorakada konpainiaren Jules Verneren azken abentura ikuskizunean zelan egokitu dan azalduko dabe, horretarako lanaren 15 minutuko laburpena eskainiko dabe. Aurkezpena Harrobia gunean izango da, Bilboko Otxarkoaga auzoan, 12:00etan.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu