'Dans la maison'

Karolina Almagia 2012-11-14 10:37   Zinema kritikak

Hainbat gai jorratzen ditu pelikuleak. Alde batetik, voyeurismoari buruzko azterketa bitxia da. Baina ez hori bakarrik. Sormen literarioaren inguruan galdera interesgarri batzuk egiten ditu: zelan sortu istorio bat? zelan bizi doguz besteek asmatutako istorioak?

- Zuzendari eta gidoilaria: François Ozon.
- Aktoreak: Fabrice Luchini, Kristin Scott-Thomas, Emmanuelle Seigner, Ernst Umhauer
- Iraupena: 105 minutu
- Herrialdea: Frantzia
- Generoa: komedia dramatikoa


Donostiako Zinemaldian Urrezko Maskorra irabazi eban Dans la maison pelikuleak, eta ganera, aho batez, aspaldiko partez. Eta hori ez da kasualidadea.

Gure nazinoarteko jaialdian hain gustukoa izan zan film hori Juan Mayorga madrildarrak idatzitako El chico de la última fila antzezlana dau oinarri. Baina, ez da, batzuek esan daben lez, antzerki filmatua. Hasieran off ahotsa erabili arren, zinemearen hizkuntzea ederto darabil Ozonek, eta hor dago bere sekretua.

Hainbat gai jorratzen ditu pelikuleak. Alde batetik, voyeurismoari buruzko azterketa bitxia da. Baina ez hori bakarrik. Sormen literarioaren inguruan galdera interesgarri batzuk egiten ditu: zelan sortu istorio bat? zelan bizi doguz besteek asmatutako istorioak? zergaitik behar doguz besteen bizipenak -fikzinoa, azken baten- gure bizitza aspergarria astintzeko?

Umore zorrotza erabiliz, ikuslea zuhur egonarazoten dau zuzendariak, zer jazoko dan jakin nahian. Momentu batzuetan, begitantzen jaku ez dakiela pelikulea zelan amaitu, baina azkenean irribarrea ezpanetan urteten gara zinema-aretotik. Hasieratik amaierara harrapetan gaituan jolasean parte hartu dogula sentiduten dogu atzenean.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu