EAEko 28 erakundek jasoko dabe Bikain Euskerearen Kalidade Ziuirtagiria 2012ko edizinoan

Bizkaie! 2012-11-13 10:59   Euskerea berbagai

EAEko 28 erakundek lortu dabe Bikain Euskerearen Kalidade Ziurtagiria 2012. urteko edizinoan, eta zemendiaren 22an jasoko dabe Gasteizko Europa Jauregian egingo dan ekitaldian. 28 erakunde horreetatik bederatzik goi-mailako urrezko Bikain egiaztatu dabe, 12k tartekoa dan zilarrezkoa eta zazpik oinarrizkoa.

Euskal Autonomia Erkidegoko 28 erakundek lortu dabe Bikain Euskerearen Kalidade Ziurtagiria 2012. urteko edizinoan, eta zemendiaren 22an jasoko dabe Gasteizko Europa Jauregian egingo dan ekitaldian. 28 erakunde horreetatik bederatzik goi-mailako urrezko Bikain egiaztatu dabe, 12k tartekoa dan zilarrezkoa eta zazpik oinarrizkoa.

Lurralde banaketeari jagokonez, 28 erakundeetatik bederatzi Bizkaikoak dira, 18 Gipuzkoakoak eta bat Arabakoa. Horreek guztiak hartuta, 2.100dik gora dira bertan lan egiten daben personak.

Eusko Jaurlaritzako Kultura Sailak jakinarazo dauenez, amaitu dira 2012ko edizioko Bikain Kanpo-Ebaluazinoak, Eusko Jaurlaritzeak berak antolatuak eta Euskalit Bikaintasunerako Euskal Fundazinoagaz lankidetzan eginak, erakunde batean euskerearen erabilerea, presentzia eta kudeaketea neurtzera zuzenduak.

Holan, aurten parte hartu daben erakundeek dagoeneko jaso dabe ebaluazino-txosten bana beren indargune nahiz zer hobetuen barri zehatza emoten deutsena, lortutako puntuazino eta horren araberako ziurtagiriagaz batera; hori guztia, lan-ibilbide desbardinetako ebaluatzaile talde batek egina.

Bikain Euskerearen Kalidade Ziurtagiria ofiziala, publikoa eta dobakoa da, eta hiru maila hartzen ditu bere barruan: oinarrizkoa (200 puntu gutxienez); tarteko mailea edo Bikain zilarra (400 puntu gitxienez); eta goi mailea edo Bikain urrea (700 puntu gitxienez).

Zemendiaren 22ko ekitaldi publikoan ziurtagiria jasoko dabenen artean, danetariko enpresa eta erakundeak dagoz: teknologikoak zein industrialak, zerbitzutakoak, asistentzialak, garraiotakoak, hezkuntzakoak, aholkularitza-alorrekoak zein administrazinokoak. Horreek guztiek egiaztatu dabe garapen-maila bat edo beste euskerearen erabilerea, presentzia eta kudeaketan.

Ekitaldi publiko horretan izango dira, besteak beste, Bikain Ziurtagiria eskuratu daben erakundeetako ordezkariak, enpresaburu zein kooperatiba alkarteen goi-ordezkariak, Ebaluatzaile Klubeko kideak, euskal kulturgintzako ordezkariak, eta administrazinoetako, alderdi politiko nahiz alor sozio-laboraleko ordezkariak, Eusko Jaurlaritza eta Euskalit, Bikaintasunerako Euskal Fundazinoko ordezkariakaz batera.


Kanpo-ebaluzinoa

Bikain kanpo-ebaluazino bat egin ondoren eskura daitekeen ziurtagiria da. Ebaluazino horretan EMEn (Erreferentzia Marko Estandarrean) jasotako itemak zein hizkuntzatan egiten diran, eta zelan kudeatzen diran egiaztatzen da, besteak beste. Ebaluetan diran alorrak ondokoak dira: erakundearen komunikazinoa eta irudi korporatiboa; kanpo hartu-emonak; barruko hartu-emonak; eta hizkuntzearen kudeaketea.

Kanpo-ebaluazino horreek Bikain Ebaluatzaileen Klubeko kideek egiten ditue era altruistan, eta gaur egun badira 320 profesional parte hartzen dabenak, lan-sektore askotarikoak, baita eskala diferentetakoak be, zuzendaritza-mailakoetatik hasi eta tartekoetatik jarraituta, maila ohikoagoetaraino.

Bikain Ereduari jarraituz 121 ebaluazino egin dira guztira 2008an lehen aldiz ezarri zanetik gaur arte. Bost edizino honeetan parte hartu dabenen artean dagoz CAF, Elay, Fagor Taldeko hainbat kooperatiba, BBK, Kutxa, Ipar Kutxa, Osakidetzako hainbat eskualde, Gipuzkoako Foru Aldundia, ITP edota Mondragon Unibersidadearen zenbait fakultade, besteak beste.

Bikain Ziurtagiria Eusko Jaurlaritza eta Euskalit Bikaintasunerako Euskal Fundazinoaren alkarlanaren emoitzea da, eta Confebasken, SEAren, CEBEKen, ADEGIren, Euskadiko Kooperatiben Konfederazinoaren, Araba, Bizkai eta Gipuzkoa foru aldundien, Euskaltzaindiaren era Eudelen babesa dauka.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu