Kaotiko taldea buru-belarri dabil disko barria atontzen
2012-11-14 14:14 MusikeaKaotikok disko barri hau Soziedad Alkoholika taldeko Jimmyk produzidutea erabagi dau. Usurbilgo Higain estudioetan grabauko dabe disko barria Haritz Harreguyren zuzendaritzapean.
Kaotiko taldea euren zortzigarren diskoa lantzen dabil egunotan, estudioko seigarren lana, hain zuzen be. Aguraingo entsegu lokalean dabiz jo ta ke abesti barriei formea emoten, abenduaren erdialdean grabazinoagaz hasteko asmoagaz. Ezustekorik ezean, 2013ko urtarrilaren erdialderako grabazinoa amaitzea espero dabe eta diskoa salgai egongo da zezeilaren amaierarako edo martiaren hasierarako.
Kaotikok disko barri hau Soziedad Alkoholika taldeko Jimmyk produzidutea erabagi dau. Usurbilgo Higain estudioetan grabauko dabe disko barria Haritz Harreguyren zuzendaritzapean.
Diseinuari eta grafismoari jagokenez, taldeak berriro Carlos Undergroove kataluniarragaz lan egitea erabagi dau, aurreko bi diskoetan legez (Reacciona eta X).
Kaotiko taldeak lehenengo aurkezpenak egingo ditu zezeilaren amaieran edo martiaren hasieran; lehenengo horreek Euskal Herriko uriburu guztietan egingo gura ditue eta hortik aurrera Kaotiko barriro taula gainean izango da jaialdi eta eszenatoki desbardinetan.
Zortzigarren disko hau Baga-Biga diskoetxearen bitartez argitaratuko dau barriro, Baga-Bigagaz ataraten dauen hirugarren diskoa izango dalarik.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!