'Federaziotik Mugimendura' gogoeta prozesua abiatu dau Topaguneak

Bizkaie! 2012-11-16 10:50   Euskerea berbagai

Zemendiaren 17a hautatu da Kongresuari amaierea emon, eraldabideak onartu eta praktikan jarten hasteko egun modura. Bilboko Euskalduna Jauregian egingo dan biltzarrean mobimentuarentzat gogoeta sakonerako aukerea emon daben urte bi eta erdiko prozesu sakonari amaierea emongo jako.

Bilboko Euskalduna Jauregian egingo dau zapatuan, zemendiaren 17an, Topagunea Euskara Alkarteen Federazinoak bigarren Kongresua, Mobimentuaren hurrengo urteotako eraldabideak onartuko dituan Kongresua. Federaziotik Mugimendura izena jarri deutso gogoeteari Topaguneak, hurrengo urteetarako euskaldunon gizarte mobimentu indartsua antolatzea dauelako helburu.

Zemendiko saioagaz amaierea emongo deutso Topaguneak 2011 urteko Kongresuan abiatutako gogoeteari. Igaz euskera alkarteen mobimentuaren oinarri ideologikoak eta helburuak adostasun handiagaz onartu ziran, kideen % 85en oneretxia jaso ebalako Euskaldunon Elkarteen Oinarriparrak ponentziak. Bigarren Kongresuan mobimentuaren antolakuntzea, finantzazinoa eta jardunagaz lotutako eraldabideak (jarduerea eraldatzeko proposamenak) aurkeztu ditu Federazinoaren Zuzendaritza Batzordeak, eztabaidarako.

Gogoeta prozesu parte-hartzailea antolatu da bigarren Kongresurako, aurkeztutako eraldabide proposamenen arteko aukerea Federazinoko kide guztien parte-hartzeagaz egin nahi baita. Euskal Herrian zehar kokatuta dagozan euskera alkarte guztiei aurkezpenak egin jakez lehen fase batean eta honezkero dokumentuen azterketan barruratuta dagoz alkarteetako ordezkariak, hurrengo asteotan eztabaidagai izango dituen proposamenak aztertzen.

Zemendiaren 17a hautatu da Kongresuari amaierea emon, eraldabideak onartu eta praktikan jarten hasteko egun modura. Bilboko Euskalduna Jauregian egingo dan biltzarrean mobimentuarentzat gogoeta sakonerako aukerea emon daben urte bi eta erdiko prozesu sakonari amaierea emongo jako. Mobimentuko kide guztiei bertan parte hartzeko konbidapena egin deutse Federazinoko Zuzendaritza Batzordeak.

Topagunea Euskera Alkarteen Federazinoa 1997an sortu zan, eta Araba, Bizkaia, Gipuzkoa eta Nafarroako 96 Euskara Alkartek osotzen dabe. Alkarteon zein Federazinoaren beraren helburua euskaldunon hizkuntza komunidadea indartzea da, euskerearen erabilerea sustatuz eta motibazinoan eraginez. Horretarako, hainbat esparru lantzen ditue, besteak beste, ume eta gazteen aisialdia, kulturgintzea, tokiko hedabideak, mintzapraktikea zein entidadeak euskalduntzea eta sentiberatzea.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu