Zortzi euskal zinemagileren behar bana, 54. Zinebiko sail ofizialean
2012-11-15 14:38 BarriakZortzi euskal zinemagilek sortutako lanak izango dira lehian aurtengo Zinebi jaialdiko Sail Ofizialean. Prentsaurrekoan aurkeztu ditue Arriaga antzokian, eta bariku arrastian, 20:00etan, proiektauko dira egitarau ofizialaren barruan. Animazinozko eta fikzinozko hiruna lan, eta dokumental bi eskainiko ditue, hain zuzen be.
Zortzi euskal zinemagilek sortutako lanak izango dira lehian aurtengo Zinebi jaialdiko Sail Ofizialean. Prentsaurrekoan aurkeztu ditue Arriaga antzokian, eta bariku arrastian, 20:00etan, proiektauko dira egitarau ofizialaren barruan. Animazinozko eta fikzinozko hiruna lan, eta dokumental bi eskainiko ditue, hain zuzen be, zinemaldiaren lehenengo egunean.
Danetara, 72 pelikulak hartuko dabe parte 54. Zinebi Bilboko Zine Dokumental eta Film Laburren Nazinoarteko Zinemaldiaren Sail Ofizialean, eta horreetatik ondoko zortzirak dira euskal zinemagileen sorkuntzak: Beerburg, Ander mendia; Je me souviens, Gentzane Martínez de Osaba; Aner, Unai Garate; Gernika, Angel Sandimas; Berriro igo nauzu, Carlos Rodríguez; Los perfeccionistas, Tucker Dávila; Voice over, Martin Rosete; eta, Bajo la almohada, Isabel Herguera.
Ander Mendiaren lehenego film laburra da Beerburg. Animazinozko lan komikoa, egileak berak prentsaurrekoan argitu dauenez. Orain arte ikus-entzunezko arloko alde teknikoan jardun dau, alde teknikotik zuzendaritzara pasau naz. Gentzane Martinez de Osabak, barriz, Je me souviens dokumenatala dakar Zinebira, Artxandako jolas-parkearen inguruko ikerketea. Sano personala da beharra, proiektuan parte hartu dogun guztiok bizi izan genduan sasoi ha. Gure iruditerian oso garrantzitsua izan zan. Gaur egungo egoerea erakutsi gura izan dogu, azaldu dau.
Istorio guztiz naturalistea da Unai Garatek zuzendutako Aner fikzinozko lana. Bost lagun picnica egitera doaz, seme-alabakaz; halango baten, umeetako bat desagertu egiten da. Personaien miseriak erakustea zan nire helburua, adierazo dau Garatek. Angel Sandimas Gernika animazinozko lanaren egilea da. Lehendik eginda egoan soinu bandea oinarri, Picasso eta Zumetaren lanera hurreratzea ardura handia izan dala gogoratu dau. "arikuan lehenengo aldiz proiektauko da Bizkaian, ilusino handia egiten deust, ganeratu dau.
Carlos Rodriguezen Berriro igo nauzu enkarguzko beharra izan da, Donostiako San Telmo museoarentzat egindako prloiektua. Baserria da protagonista nagusia, azken 150 urteotako baserrietako objektuen memoria izan da ardatza. Aspaldiko sentsazinoak gogoratu dodaz, kea, ura... Kirmen Uribek idatzi dau gidoia, oso polito geratu da.
Gehienak ikus-entzunezkoen munduan aspalditik dabilzan arren, Mendia, Martínez de Osaba, Garate eta Rodriguezentzat honexek dira euren lehenengo metrake laburreko lanak.
Pelikulon proiekzinoa hasi orduko, Ohorezko Mikeldi saria jasoko dau Carlos Saura zinemagileak, Arriaga antzokian bertan.
Zemendiaren 16an hasi eta 23an amaituko da aurtengo Zinebi. Barikuan bertan jakinarazoko ditu epaimahaiak irabazleen izenak. Khavn de la Cruz zinemagile, konpositore eta idazleak, Lina Al Abed zinemagileak, Alan Griffin antzezle eta zuzendarik, Gracia Querejeta zuzendaria eta diziplina anitz lantzen dituan Jon Mikel Euba artista euskaldunak osotzen dabe nazinoarteko epaimahaia.
54. Zinebi jaialdiko egitarau osoa, hemen.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!