En la lona konpainak adopzinoari buruzko antzezlana estreinauko dau Gernikan

Bizkaie! 2011-12-14 14:52   Kulturea

En la lona antzerki taldeak Sialuk hartz txikiaren bidaia lan barria estreinako dau hilaren 18an, Gernikako Lizeo Antzokian. Antzezlana umeei eta familiari osoari zuzenduta dago, eta adopzinoa eta norberaren jatorriaren bilaketea ditu gai nagusi. Anduriña Zurutuza, Nerea Ariznabarreta eta Paula Alfieri dira aktoreak; musikea, Domentx Uzinek egin dau. Emonaldia 17:00etan hasiko da.

'Sasoian sasoiko sukaldaritza' liburua plazaratu dau Josema Azpeitiak

Bizkaie! 2011-12-14 14:46   Jan edanak

Sasoian sasoiko sukaldaritza liburuak aukera zabala eskaintzen dau: hilebetez hilebete sasoiko produktuen barri zehatza emoten dau; produktu horreek preparetako errezeta ugari be badakar, eta gainera, jatetxe gida aparta be bada, errezetak sasoiagaz batera lan egiten daben izen handidun sukaldariek emondakoak baitira

»» Ikusi argazki guztiak (2)

Ume eta helduentzako egitaraua atondu dau Bilboko Berreginen Museoak Gabonetan

Bizkaie! 2011-12-14 14:22   kulturbiz

Bilboko Arte Berreginen Museoak Gabonetako jardueren egitaraua aurkeztu dau. Umeentzako tailerrak, itzal txinatarrak, 3 urtetik beherako umeei zuzendutako ikus-entzunezko ikuskizun ludikoa eta Christina Rosenvingeren kontzertua izango dira aldi baterako Greziar simmetria. Belleza al desnudo eta Troia erakusketei batuko jakezanak.

Gernikako Marijesietako errondak hilaren 16an abiatuko dira

Bizkaie! 2011-12-14 13:26

Urtero lez, aurten be Gabon bueltan Marijesiak antolatu ditue Gernika-Lumon, Gabonen aurreko bederatziurrena betez. Aurton koplak Iñaki Gonzalez, Denis Azkarate, Fernando Astoreka eta Jose Antonio Uriarte Itxaso bakarlariek kantauko ditue, abenduaren 16an hasi eta 24ra arte. Marijesien ganeko erakusketea be ikusgai egongo da.

»» Ikusi argazki guztiak (2)

Aspaldiko Agirre eta Sarriegi

Gorka Intxaurbe Etxebarria 2011-12-14 13:26   Bertsolaritzea

Izenen edadeari begiratuta, gazteen eta bereranoagoen finala dala igarri leitekenez, beteranoena (Jexux Mari Irazu) trankilo itxi eta Unai Agirre (Hernani, 1975) eta Aitor Sarriegirengan (Beasain, 1976) ipiniko dot nire bertso-dianea.

»» Ikusi argazki guztiak (2)

Gpuntuak Illunbeko hitzorduagaz emongo deutso amaierea 2011ko Txapelketeari

Bizkaie! 2011-12-14 13:07   Bertsolaritzea

Hasiera haretan 76 bertsolarik emon eben izena, eta 8 heldu dira azken helmugara: Jexux Mari Irazu, Beñat Gaztelumendi, Iñaki Apalategi, Aitor Sarriegi, Unai Agirre, Agin Rezola, Alaia Martin eta Jon Martin.

Bilboko 8 eleizatan abesbatzen kontzertuak izango dira abenduaren 15etik 30era

Bizkaie! 2011-12-14 11:13   Musikea

Basurtu, Abando, Santutxu, Indautxu, Castaños eta Atxuriko zortzi eleizatan Gabonetako Abesbatzen Kontzertuak izango dira abenduaren 15etik 30era. Programea Bilboko Udaleko Kultura eta Hezkuntza Sailak antolatzen dau urtero, Bizkaiko Abesbatzen Alkarteagaz alkarlanean. Aurtengo edizinoan, ekimenak 21 talde alkartuko ditu.

Areetako Ondarreta abesbatzak 'Gabonak munduan' diskoa aurkeztu dau

Bizkaie! 2011-12-13 14:57   Musikea

Getxoko Areetako Ondarreta abesbatzak Gabonak munduan-La Navidad en el mundo izeneko diskoa aurkeztu barri dau, Getxoko Udalaren laguntzinoagaz. Diskoan igaz abesbatzak Algortako Salbatzailearen eleizan egindako kontzertua jaso dabe.

Sekretuak, amesak eta maitasuna, Mikel Alviraren nobela barrian

Dabi Piedra Robledo 2011-12-13 14:45   Kulturea

Eleberri fresko eta arina da, argi asko emon nahi izan deutsat, ez dot lan dramatikoa egin nahi izan, azaldu dau Mikel Alvirak. Halandabe, misterioa eta sekretuak ez dira falta.

Berrogei erakusmahaitik gora, Bilboko 29. Artisau Azokan

Nagore Ferreira Zamalloa 2011-12-13 14:29   Kulturea

Bilboko 29. Artisau Azokeak berrogei standetik gora izango ditu aurten, abenduaren 16an edegiko dabe, eta hainbat kontzertu eta tailer eskainiko ditue, Sortzen Bizkaiko Artisau Sortzaileen alkarteko Txema San Juanek prentsaurrekoan azaldu dauenez. Urtero lez, Arriaga Antzoki alboan ipini dabe karpea.

Eskenak Euskadiko sorkuntza eszenikoaren nazinoartekotzea bultzatzeko jardunaldia antolatu dau

Bizkaie! 2011-12-13 14:20   jardunaldiak

Eskena, Euskadiko Produkzino Eszenikoen Enpresa Alkartuak, Euskal Eszenaren Nazinoartekotze Sustapenerako Planaren barruan antolatutako ekimenak aste honetan izango dabe jarraipena, hain zuzen abenduaren 16an, barikuan, izango dan saio informatiboagaz.

Pantxoa eta Peio bikoteak etena iragarri dau

Bizkaie! 2011-12-13 11:29   Musikea

Pantxoa Carrere eta Peio Ospital bikoteak euren ibilbide musikalean etena egitea erabagi dabe. Dana dala, hurrengo asteetan kontzertu bi eskainiko ditue, oholtzak itxi orduko: bata, domekan, abenduaren 18an, Itsasun, eta, hilaren 20an, Bilboko Euskaldunan. Bikote lapurtarrak ez dau esan etenaldia noiz arte izango dan.

Montero Glez eta Edorta Jiménez idazleek literaturearen azpiko munduaren ganean berba egingo dabe Eztabaidak Literatureagaz ekimenean

Bizkaie! 2011-12-13 10:42   Kulturea

Alkarrizketak hilero izaten dira, martitzenetan, arratsaldeko 19:30etik aurrera, Bidebarrietako Liburutegiko ekitaldi aretoko eszenatokian. Bertan, espezializautako kazetari batek ekitaldiaren aurkezle eta gidari lanak egiten ditu. Oraingo honetan, topaketearen moderatzailea, Txani Rodríguez kazetaria izango da.

»» Ikusi argazki guztiak (2)

Cicatriz talde mitikoaren disko guztiak berrargitaratu ditue

Bizkaie! 2011-12-13 10:42   Musikea

Zika records zigiluak argitaratutako disko guztiak eskuragarri ipini barri ditu Oihuka-Elkar etxeak, bai euskarri fisikoan bai euskarri digitalean (spotify, i-tunes eta abar). Natxo Cicatrizek sustatutako diskoetxeak 1990eko hamarkadan kaleratutako lau diskoak deskatalogauta egon dira; orain, berreskuratu, birmasterizau eta berrargitaratu egin ditue

'A dangerours method'

Karolina Almagia 2011-12-13 10:01   Zinema kritikak

Zuzendariak sano ondo jaso dau sasoiko giroa, eta garaiko dilmak gogoko dituanak benetan be gozauko dau. A dangerours method luzea eta apur bat aspergarria begitandu jat; Cronenbergek aurreko pelikuletan erakutsi dauen asaldatzeko gaitasunaren faltea igarri dogu.

Txioka Sarean gabon-agurren lehiaketan parte hartzeko azkenengo egunak

Bizkaie! 2011-12-12 17:52

Azkue Fundazinoak eta Bizkaia Irratiak Txioka Sarean Gabon-agurren Lehiaketea antolatu dabe, Gabonetan alkarri jai zoriontsuak edo urtebarri ona opatzeko bialtzen diran mezuak euskeraz sortu eta zabaltzeko helburuagaz. Parte hartzeko sare sozialak erabili behar dira: Twitter eta Facebook

Agosti Chaho eta erromantizismoa Euskal Herrian, aztergai Baionan

Bizkaie! 2011-12-12 16:35   Euskerea berbagai

Euskaltzaindiak Agosti Chahoren omenezko jardunaldia egingo dau abenduaren 16an, Baionan, Iker zentroan. Literatura Ikerketa batzordeak antolatu dau ekimena. Goizean, hiru berbaldi izango dira; eta, arratsaldean, Akademiak agiriko bilkura egingo dau. Jean Haritschelhar eta Txomin Peillen euskaltzainek egitarauaren barri emon eben Baionan, prentsaurrekoan.

Ander Ceñak eta Jorge Ezkurdiak irabazi dabe Mikrokontakizun solidarioen lehiaketea

Bizkaie! 2011-12-12 16:35   kulturbiz

Lehiaketa hau UPV/EHUko % 0,7 Alkartasun Fondoak antolatu dau eta edizino honetan 85 idazlan aurkeztu dira danetara, horreetatik 27 euskeraz eta 58 gazteleraz.

Kyotoko protokoloaren luzapena sinatu barri daben arren, ingurumena hondatzen jarraitzen dogu...

Markues 2011-12-12 14:48   Begi betegarri

Mendi Film Festival'11, mendia, abentura eta natura zinemagintzarik onena Gasteizen

Bizkaie! 2011-12-12 14:33   Barriak

Gaur, hilak 12, hasi eta datorren martitzenera (hilak 20) bitartean Gasteizen laugarren urtez egingo da Mendi Film Festival, dagoeneko IAMF (International Alliance for Mountain Film) alkargoko kide izanik gainera, gai horreen inguruko nazinoarteko zinema jaialdirik onenak batzen dituan alkargoa.