Euskerea Londresko Language Show hizkuntzen azokan izango da urriaren 21etik 23ra
2011-10-19 10:40 Euskerea berbagaiEtxepare Euskal Institutuak, Eusko Jaurlaritzearen ordezkari, Londresko The Language Show 2011 hizkuntzen azokan hartuko dau parte datorren barikutik domekara, urriaren 21etik 23ra, euskerea beste herrialdeetako hizkuntzakaz batera nazinoartean erakusteko.
Ze Esatek! taldea disko barria atontzen dabil estudioan
2011-10-18 18:53 MusikeaZe Esatek! talde gipuzkoarrak laster atarako dau disko barria Elkar diskoetxeagaz. Egunotan Usurbileko Hi-Gain estudioan dabilz beharrean. Daborduko badakigu zein izango dan lanaren izenburua: Rock & Ron. Ska, reggaea, funkya, rocka... eta beste makina bat estilo lantzen ditue
Euskadi izango da Espainiako ekitaldi gastronomiko handienaren protagonista Madrilen
2011-10-18 18:24 Jan edanakEuskadi izango da protagonista eguaztenean, hilaren 19an, Madrilen, urtero Espainian ospatzen dan ekitaldi gastronomiko handienean, Millesime ekitaldian.
Urduñako konzentrazino eremuan jazotakoak aztertu ditu Joseba Egigurenek liburu batean
2011-10-18 15:47Prisioneros en el campo de concentración de Orduña (1937-1939) izenburua ipini deutso ikerketa-lanari Joseba Egigurenek, eta orain arte ia aztertu barik egon dan gaiari heldu deutso. Urduñako kontzentrazino esparruaren ganeko lehenengo ikerketa monografikoa da hau, zehaztu dau egileak. Han egon ziranen testigantzak eta artxiboetako datuak batuz, 1937tik 1939ra zabalik egon zan eremuko bizimodu eta baldintza latzak agirian geratu dira Ttarttalok argitaratutako liburuan.
PreZinebik hainbat film eskainiko ditu zemendiaren 4tik aurrera
2011-10-18 15:26 BarriakZinebi Bilboko Zine Dokumental eta Laburmetraien Nazioarteko Jaialdiaren 53. edizinoaren aurreko PreZinebi izeneko programea aurkeztu dabe. PreZinebi zemendiaren 4an hasi eta 11n amaituko da, festibala bera abiatzeaz batera. Ibone Bengoetxea Bilboko Udaleko Kultura eta Hezkuntza zinegotziak eta Ernesto del Río Zinebiko zuzendariak aurkeztu eben ekimena.
'Musika hizpide, musika lanbide' Euskadiko Soinuak jardunaldiak Bilbon
2011-10-18 14:15 MusikeaEuskadiko Soinuak ekimenak, Euprel eta Ehde alkarteakaz lankidetzan, musika sektoreari zuzendutako jardunaldiak antolatu ditu urriaren 19, 20 eta 21ean Bilboko Alondigan.
Zinema Euskeraz programeak 40.000 ikusletik gora izango ditu EAEn
2011-10-18 13:02 BarriakAurtengo ikasturtean, Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako eskoletako 40.000 ikasle inguruk hainbat pelikula ikusiko ditue euskeraz, Zinema Euskeraz programeari esker. Eusko Jaurlaritzako Kultura Sailaren ekimena da Zinema Euskeraz; egitasmoaren helburua herritarrei zinemea euskeraz ikusteko aukerea emotea da. Eskoletako emonaldiez gan, beste jarduera batzuk be abiatu dira
Zientzien Errusiar Akademia eta UPV/EHU alkartu egingo dira Errusia-Espainia Biltzarra ospatzeko
2011-10-18 12:06 jardunaldiakUrriaren 18an, Gasteizko UPV/EHUko Letren Fakultadean Herriak, Erregioak eta Estaduaren Batasuna: Espainia eta Errusia Aldebiko Nazinoarteko Biltzarra egingo da. Topaketa hau irailaren 29an Moskun, Zientzien Errusiar Akademiaren egoitzan egindako bilerearen jarraipena izango da, eta bi kulturak alkarri hurreratzea izango dau helburu.
Frankfurteko Azokatik pozik etorri da Etxepare Institutua
2011-10-18 11:00 KultureaEtxepare Euskal Institutuko arduradunak Frankfurteko Liburu Azokatik etorri barri dira, eta egotaldiaren ganeko balorazino ona egin dabe. Mari Jose Olaziregi Euskera Sustatzeko eta Hedatzeko zuzendariaren bitartez hainbat ekitalditan parte hartu eban Etxeparek, urriaren 12tik 16ra bitartean.
Gipuzkoako Bertsolari Txapelketeak Gpuntua Telebista abiarazo dau, Sareko ikus-entzunezkoen txokoa
2011-10-18 10:52 BertsolaritzeaTelebista atala sortu barri dau 2011ko Gipuzkoako Bertsolari Txapelketako antolakuntzeak, eta txapelketearen harira sorturiko hainbat ikus-entzunezko eduki landuko ditu webgunean. Sareko telebista formatuan jaio da Gpuntua TB barria, eta txapelketea amaitu bitartean Gipuzkoako bertsogintzearen eta txapelketearen inguruko hainbat ikus-entzunezko sareratuko dira astez aste.
Nafarroako Filmotekeak bat egingo dau Home Movie Day egunagaz
2011-10-17 17:19 BarriakNafarroako Filmotekeak bat egingo dau bihar, martitzena, urriaren 18an, Home Movie Day egunagaz; esangura horretan, Nafarroako film-ondareko ale batzuk emongo ditu, danak azken hilebeteotan berreskuratutakoak. Zinemagile afizionatuek 1940tik 1980ra grabautako zatiak dira.
Karim Nimri: 'Medikuek jentea osasuntsu eukitearren kobrau beharko leukie, ez gaixoak osatzearren'
2011-10-17 15:52 BidaideKarim Nimri (Bilbo, 1973) Txinako kulturea irakasle baten eskutik ezagutzeko asmoagaz etorri zan Txinara. Gaur egun, bilbotarraren helburu nagusia gorputzaren orekea lortzea da, hori da-eta txinatar medizina tradizionalaren oinarria, eta natureagaz bat eginez bizitea bere bai. Nexus China egitasmoa dauka orain eskuartean.
Euskal Herriko Hitz Gurutzatuen V. Txapelketea Irunen egingo da zemendiaren 26an
2011-10-17 15:45 kulturbiz2011ko zemendiaren 23an amaituko da izena emoteko epea. Bertan, txapelketa egunean eta lekuan, pagauko dira izen-emoteari eta bazkariari jagokezan kuotak. Interesatuek lau modu nagusi izango ditue izena emoteko orria eskuratzeko, besteak beste, LUMA aldizkariaren bitartez zein Interneten www.xedera.com helbidean.
Historia Zinemaren bidez XIV jardunaldiak Gasteizen
2011-10-17 14:25 BarriakValentín de Foronda Gizarte Historiarako Institutuak antolatuta, urriaren 18an, 19:00etan, hasiko dira Historia Zinemaren bidez XIV. jardunaldiak Euskalerriaren Adiskideen Alkartean (General Alava, 5) Gasteizen. Edizino honetako ardatz nagusia Italia Faxistea izango da.
Zigor Aldama: 'Kapitalismoak danak atrapau ditu Txinan'
2011-10-17 12:38 BarriketanBizkaie!-ko kolaboratzailea
Kolonbia hurre-hurretik ezagutzeko aukerea, egunotan, Getxon
2011-10-17 12:24 jardunaldiakKolonbiari buruzko jardunaldiak egingo ditue Getxon, urriaren 17tik 29ra bitartean, Eusko Jaurlaritzako Liburutegi Zerbitzuaren Liburutegiak, topaleku programearen barruan. Ekimenaren helburu nagusia da hainbat udalerritan presentzia handia dauken etorkinen kulturea zabaltzea, eta bertoko liburutegi zerbitzuak eurei ezagutarazotea. Aurreko urteetan Bolivia eta Filipinak izan ziran protagonistak, eta aurten Kolonbia izango da ardatza.
Elhuyar Fundazinoak eskuko telefono bidez euskeraz ikasteko sistema bat aurkeztu dau
2011-10-17 10:53Elhuyar Fundazinoak Moblang europar ikerketa-proiektuan parte hartu dau, Europako Batasuneko Hezkuntza eta Kultura Batzordeak babestuta eta Zipreko Neurozientzia eta Teknologia Institutuak gidatuta. Ikerketon ondorioz, hizkuntzak ikasten lagunduko dauen eskuko telefonoetarako aplikazinoa sortu dabe, eta Elhuyar euskerazko aplikazinoaren garapenaz arduratu da.
Alaitasuna eta itxaropena nagusi, Lain taldearen 'Leihoak' disko barrian
2011-10-14 15:38 MusikeaLain taldeak bigarren diskoa argitaratu dau, Leihoak, Elkar diskoetxeagaz. Martian sartu zan bandea Elkarren estudioetan lan barria grabetako asmoz. Hamar kantako diskoa prestau dabe, eta alaitasuna itxaropena dira nagusi bai doinuetan bai berbetan. Aurreko lanaren aldean, personalagoa eta bereziagoa dala adierazo eben aurkezpenean.
Kalearen garrasia
2011-10-14 14:07 jardunaldiakKalearen garrasia da AlhóndigaBilbaok taldeko katarsi horri ekiteko duen proposamena. Konbidapen bat da, alde batetik, ekimena barriro izan daigun, eta, bestetik, aintzat hartu daigun 70eko eta 80ko hamarkada erabagigarrietan gure herrialdean egoan egoerea ikuspegi multidiziplinario batetik aztertzen dauen sormena, eta, orobat, horri jarraipena egin eta oraingo egoereagaz konparetako.
Manuel Lekuona saria, Jose Antonio Arana Martijarentzat
2011-10-14 13:07 sariak-autortzakSari-emotea barikuan, hilaren 14an egingo da, Bizkaiko Foru Aldundian. Saria Jose Antonio Arana Martijaren alargun Maiteder Bareñok jasoko dau. Mende erdian euskal kulturea garatzen egindako lan handiagaitik emon deutso saria Eusko Ikaskuntzak euskaltzain eta musikologo gernikarrari. Arana Martija aurten hil da, apirilean, 80 urte zituala.



















Parkatu Ramon, zuzenketak egin doguz.
»» XXXI. dFERIA Arte Eszenikoen Azokea ...