Basque Audiovisualek ikus-entzunezko euskal produkzinoak eroango ditu MIPTV azokara

Bizkaie! 2011-03-22 16:59   Kulturea

Aurten be Basque Audiovisualek ikus-entzunezko euskal industriaren produkzino barrienak eroango ditu Cannes-eko MIPTV azokara, apirilaren 4tik 7ra bitartean. Bosgarren aldiz hartuko dau parte euskal ikus-entzunezkoen nazinoarteko markak ekitaldi honetan.

Bermeoko Udala lehenengo postuan dago Kontseiluaren Hizkuntz Politiken II. Neurketan

Bizkaie! 2011-03-22 16:31   Euskerea berbagai

Kontseiluaren ustez Bermeoko Udala hizkuntz politikearen planifikazinoan eredugarria da, Bermeoko Udalak euskerearen alde egiten dauen apostu sendoaren isla.

Azkue Sariak banatu ditue Euskaltzaindiaren Bilboko egoitzan

Bizkaie! 2011-03-22 14:53   Euskerea berbagai

Euskaltzaindiaren Bilboko egoitzan banatu ditue 2010eko Resurreccion Maria Azkue Literatur Sariak. Akademiak berak eta Bilbao Bizkaia Kutxa Fundazinoak antolatzen dabe sariketea, eta idazle gazteak literatura mundura erakartea da asmo nagusia. BBK eta Euskaltzaindiaren arteko 2011rako lankidetza hitzarmena be gaur sinatu dabe.

»» Ikusi argazki guztiak (2)

ONCEren argazki erakusketa ibiltaria Bilboko Abando geltokian egongo da egunotan

Bizkaie! 2011-03-22 14:33   Kulturea

Denontzako mundua, ezintasunak gainditzea argazki erakusketa ibiltaria Bilboko Abando - Indalecio Prieto geltokian izango da martiaren 22tik apirilaren 10era arte

'Nire gorputza mugitzen da' film laburren zikloa La Fundición aretoan

Bizkaie! 2011-03-22 13:52   Barriak

Zinebi Bilboko Zine Dokumental eta Laburmetraien Nazinoarteko Zinemaldiak gorputzari eta mobimentuari buruzko film laburrak eskainiko ditu astean Bilboko La Fundición aretoan.

»» Ikusi argazki guztiak (1)

Abian da Euskalakari Koplari Lehiaketea

Bizkaie! 2011-03-22 13:17   Bertsolaritzea

Bertsozale Elkarteak eta Korrika 17k alkarlanean antolatutako Euskalakari koplari izeneko leihaketea aurrera doa eta egun batzuk baino ez dira falta izena emoteko. Lanak prentsa@aek.org helbidera bialdu behar dira apirilaren 1a baino lehen.

Sareinak blogaren IV. urteurrena ospatuko dabe zapatuan Zarautzen

Bizkaie! 2011-03-22 13:00   Kulturea

Sareinak blogaren laugarren urteurrena ospatuko dabe Zarautzen, hilaren 26an. Ospakizunaz gan, Komunitate kulturalak eta komunitate feministak mahai-ingurua antolatu dabe Ispiluarte aretoan, 20:00etan.

Imanol Marrodanen pinturak eta eskulturak ikusgai, Bilboko Krisis Factory galeria barrian

Karolina Almagia 2011-03-22 11:34   Kulturea

Bilboko erdialdean, Estraunza kaleko 7.ean, zabaldu barri ditu ateak Krisis Faktory galeriak. Ikusgai dagoan lehenengo erakusketea Imanol Marrodanena da, eta apirilaren 30arte egongo da, hain zuzen be. Artistearen pinturak, argazki pintatuak eta eskulturak batu ditue areto barrian.

»» Ikusi argazki guztiak (3)

Apirilaren 2an izango da 18. Sopelako Esaera Zaharren Txapelketea

Bizkaie! 2011-03-22 10:42   Bertsolaritzea

Izena emoteko epea martiaren 28ra arte egongo da zabalik. Izena emoteko 618 574 445 / 695 774 015 telefono zenbakiak erabili edo jose-p@aek.org/ aitor-f@aek.org posta helbideetan egin eskabidea.

Zer ete dago Gadafiren kontrako esku-hartze militarraren atzean, giza eskubideen defentsa ala petrolioa?

Markues 2011-03-22 09:57   Begi betegarri

Danimarka, Frantzia, Errumania eta Espainiako taldeek parte hartuko dabe Getxoko 35. Jazzaldiaren talde lehiaketan

Bizkaie! 2011-03-21 17:26   Musikea

Aurten 52 taldek parte hartu dabe lehenengo fasean eta, horreen artean, Carl Winther Trio (Danimarka), Melquiades Quartet (Frantzia), Sorin Zlat Trio (Errumania) eta Ornetillos (Espainia) aukeratu ditu epaimahaiak. Haututako taldeek garagarrilaren 1etik 4ra joko dabe lehiaketako lehen saria eskuratzeko ahaleginetan.

Ikasleen % 59k D eredua aukeratu eban igaz EAEn

Bizkaie! 2011-03-21 17:06   Euskerea berbagai

Euskal Autonomia Erkidegoko araubide orokorreko ikasleen %59k D eredua aukeratu eban 2009-2010 ikasturtean, Eustat Euskal Estatistika Erakundeak jakinarazo dauenez. B ereduan, barriz, % 23k emon eben izena, eta A ereduan, %18k.

Igorren hasiko da Bertsolari Gazteen XIX. BBK Sariketea

Nagore Ferreira Zamalloa 2011-03-21 14:49   Bertsolaritzea

Bertsolari Gazteen BBK Sariketearen hemeretzigarren edizinoa aurkeztu barri dabe Bilbon. BBKren Kultur Gelan egin dan prentsaurrekoan BBK-ko, Bizkaiko Ikastolen Elkarteko eta Bertsozale Elkarteko ordezkariez gan, Arkaitz Estiballes Bizkaiko txapelduna be bertan egon da. Lehenengo saioa etzi egingo dabe, hilaren 23an, Igorreko Lasarte kultur aretoan, 11:30ean.

Bikain Euskararen Kalitate Ziurtagiria ebaluetako prozesuaren zehaztasunak argitaratu ditue

Bizkaie! 2011-03-21 11:55   Euskerea berbagai

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu barri da Bikain Euskararen Kalitate Ziurtagiriaren kanpo-ebaluazinoa arautzeko oinarriak ezartzen dituan eta 2011ko ebaluazino-zerbitzua eskatzeko epea edegiteko Agindua. Aurten 30 erakundek parte hartuko dabe.

Donostiako Zinemaldiak hiru ziklo eskaintzeko ohiturea berreskuratuko dau aurten

Bizkaie! 2011-03-21 11:34   Barriak

Jacques Demy zinegile frantses klasikoari eskainitako ohiko atzera begirakoaz gan, aurten beste bi ziklo tematiko be eskainiko ditu Donostiako Zinemaldiak: zine baltz amerikarrari eta azken belaunaldiko zine txinatararri, hain zuzen.

Black Swan

Karolina Almagia 2011-03-21 11:01   Zinema kritikak

Ez nator bat maisu-lana dala esaten daben horreekaz guztiakaz, ez deust holako sentsazinorik eragin, filmak nahikoa hotz itxi nau. Esan nahi dot metraje guztian ezin izan dodala ahaztu film bat ikusten nagoala eta hori da oso sinisgarria egin ez jatalako.

»» Ikusi argazki guztiak (2)

Agirre, Otamendi, Perea, Viñaspre, Enbeita eta Solozabal, Arabako Bertsolari Txapelketako Finalera

Bizkaie! 2011-03-21 10:06   Bertsolaritzea

Astegoienean jokatu ziran Aramaion eta Agurainen Arabako Bertsolari Txapelketako azken finalerdiak. Aramaion, Asier Otamendik irabazi eban, eta Agurainen, Zigor Enbeitak. Zigoitian irabazle izan zan Manex Agirregaz batera, beraz, zuzenean sailkatu dira hiru bertsolariak apirilaren 2an Gasteizko Printzipal antzokian egingo dan finalerako.

»» Ikusi argazki guztiak (2)

Estitxu Arozenak finalerako txartela irabazi dau

Bizkaie! 2011-03-21 09:44   Bertsolaritzea

Elizondoko Lur aretoan izango da martiaren 26ko azken finalaurrekoa, 17:30etatik aurrera. Sei bertsolari igoko dira oholtzara: Julio Soto, Xabier Silveira, Aimar Karrika, Julen Zelaieta, Iñigo Ibarra eta Aritz Saragueta.

Alberto Vazquez-Figueroak eta Almudena Arteagak literaturaz jardungo dabe Bidebarrieta liburutegian

Bizkaie! 2011-03-18 14:26   jardunaldiak

Eztabaidak literaturarekin literatur-topaketek Alberto Vázquez-Figueroa eta Almudena Arteaga idazleak izango ditue protagonista martitzenean, hilaren 22an, 19:30ean, Bilboko Bidebarrieta liburutegian. Berbaldiok Bilboko Udaleko Kultura eta Hezkuntza Sailaren ekimena dira.

Leioa-Erandio eremua hurrago izango dabe herritarrek teknologia barrien bitartez

Bizkaie! 2011-03-18 14:04

Teknologia mobikorra, Internet eta geoposizino software bat erabiliz, ikasleek euren ibilbideak sortuko ditue Campusean zehar, ondoren herritarrek erabili eta osa deiezan. Modu horretan, uriaren eta unibersidadearen arteko lotura eta alkarrizketa guneak bilatu nahi doguz.