Werner Herzog zinemagilearen ganeko mintegia, irailean, Bilbao Arten

Bizkaie! 2012-08-09 15:42   Zinemea

Angel Sala goidoilari eta zinema-kritikariak Werner Herzog zinemagilearen ganeko mintegia emongo dau irailaren 10ean eta 11 Bilbao Arte Fundazinoaren egoitzan. Ikastaroa doban da, baina izena emon behar da derrigor, irailaren 8a baino lehen.

Angel Sala goidoilari eta zinema-kritikariak Werner Herzog zinemagilearen ganeko mintegia emongo dau irailaren 10ean eta 11 Bilbao Arte Fundazinoaren egoitzan. Ikastaroa doban da, baina izena emon behar da derrigor, irailaren 8a baino lehen.

Werner Herzog zinemagile alemaniarraren lana eta pentsamendua aztertuko dabe ikastaroan, Alemaniar Zinema Barria dalakotik hasi eta bere film barrietaraino, berbarako, Bad Lieutenant: Port of Call New Orleans (gurean, Teniente corrupto) edo Into the Abyss dokumentala.

Herzog Munichen jaio zan 1942an. Bavariako mendialdean emon eban umezaroa, antza, irrati eta zinema barik, naturagaz bat. Egileak berak inoz autortu dauenez, hamaika urtera arte ez eban zinemarik ezagutu, eta egun berean ikusi ei eban be lehenengo aldiz auto bat. Alemaniar Zinema Barriaren sortzaileetakoa da.

Errealidadea eta fikzinoa lotu eta bihurritu egiten ditu bere lanetan, abentura eta zorokeria nahastetan ditu. Lan ugari egin ditu, tartean Fata Morgana (1971), Fitzcarraldo (1982) eta Grizzly Man (2005) ezagunak.

Ángel Sala idazlea, gidoilaria eta zinema-kritikaria da. Sitgeseko Zinema Fantastikoaren Jaialdiko zuzendaria da. Hainbat aldizkaritan argitaratzen ditu kritikak, Imágenes de Actualidad eta Dirigido Por agerkarietan, esaterako. Martin Scorsese: la perversión del clasicismo, Godzilla y compañia, Tiburón: necesitamos un barco más grande, Satoshi Kon: sueños e imágenes de un Japón probable eta El cine fantástico español liburuak idatzi ditu.

Mintegia Informazino Zientziak, Arte Eder edo Zinema arloetako ikasleei zuzenduta dago, baina zinemea gustetan jakon edonori edegita dago. Izena emoteko Bilbao Arte Fundazinora deitu behar da, 944 155 097 telefono-zenbakira. Mintegia arrastiz izango da, 17:30etik 20:30era.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu