'Azalerak' sortzaile barrien topeketak egingo ditue asteon Lekeition

Bizkaie! 2012-08-13 15:46   jardunaldiak

Azalerak Lekeitioko sortzaile barrien lehenengo topaketak egingo ditue egunotan, abuztuaren 13tik 18ra, hain zuzen be. Jardunaldion helburua da azaltzeko erak, Lekeitio eta inguruko herritarren sormena azaleratzea.

Azalerak Lekeitioko sortzaile barrien lehenengo topaketak egingo ditue egunotan, abuztuaren 13tik 18ra, hain zuzen be. Jardunaldion helburua da azaltzeko erak, Lekeitio eta inguruko herritarren sormena azaleratzea. Lourdes Jimenez eta Amets Agirre disenatzaileek bultzatu dabe ekimena.

Azalerak topaketek herriari kultur arlotik haize barriak emoteko asmoz abiatu da. Baina ekimenak beste helburu nagusi bi ditu: alde batetik, sortzaile barrien arteko sinkroniak bultzatu; eta bestetik, herritarrek euren herria beste modu baten ezagutzeko aukerea eskaintzea.

Abuztuaren 13tik 16ra, Barandiaran aretoan, Jantzi Diseinatzaile barrien erakusketea izango da. Bertan, Lourdes Jimenez, Amets Agirre, Alazne Amutxategi eta Marina Agirreren bildumak erakutsiko dira.

Abuztuaren 17an, barikua, Barandiaran aretoko jantziak desfilean ikusteko aukerea eukiko dogu, Independentzia enparantzan. Amaitzeko, zapatuan, hilak 18, Azalerak Topaketa poliedrikoa izango dogu. Bertan 36 artista inguruk euren lana erakutsiko dabe. Argazkilaritzea, pinturea, body paintinga, bitxiak eta osagarriak, jantziak, musikea, jantzea, longboardak, zaharbarritzeak, narru lanak eta beste makina bat arlotako artistak batuko dira.

Lourdes Jimenez eta Amets Agirre disenatzaileek kultur arloan egoan hutsune hori beteteko asmoz proposau ditue topaketak. Folkloretik harago, kultura eraldatu, barriztu eta haize barritzeko nahia be bada, azken baten kulturea herritarrok sortzen dogulako, azaldu dabe.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu