Ramon Agirrek eta Niko Lizeagak 'Bejondaigula!' antzezlana estreinauko dabe Donostian
2012-08-09 12:14 KultureaRamon Agirre eta Niko Lizeaga aktoreek Bejondaigula! antzezlana estreinauko dabe eguenean, Donostiako Viktoria Eugenia antzokiko Club aretoan. Carles Albeolak katalanez idatzitako lanak mundu guztiko antzokietan hogei urte baino gehiagoz ibilitako aktore beterano bi ditu protagonista.
Ramon Agirre eta Niko Lizeaga aktoreek Bejondaigula! antzezlana estreinauko dabe eguenean, Donostiako Viktoria Eugenia antzokiko Club aretoan. Carles Albeolak katalanez idatzitako lanak mundu guztiko antzokietan hogei urte baino gehiagoz ibilitako aktore beterano bi ditu protagonista, daborduko fikzinoak besterik ez deutse emoten bizitzak ukatutakoa.
Urteak emon ditue antzokietan lanean, baina ailegau ez eszenatokiei agur esateko eguna. Aktore biek makinatxu bat urtean egin dabe behar alkarregaz. Antzerkiari buruzko gogoetekaz abiatzen da Bejondaigula!, agertokira urten orduko alkarrizketak, zelan prestetan diran aktoreak eta abar. Umorea darabile Agirrek eta Lizeagak euren barriketaldian, batak bestaeri adarra joten deutso kontrako eretxiak azaltzeko.
Antzezlanaren bigarren zatian, aktore biak eszenatokian dagoz. Ordurako, ikusleek ondo ezagutzen ditue, euren arduren eta ideien barri badauke. Eta konturatuko dira emonaldian lehenago jorratutako gogoetak azalduko dituela, errealidadea eta fikzinoaren arteko mugea gaindituz. Lehenengo zatian ez dabe ia aldatu be egin Albeolaren testua, baina bigarrenean Euskal Herriko hainbat erreferentzia sartu ditue, jatorrizkoan Valentziari buruzkoak zituan eta.
Abuztuaren 9atik 17ra egunero izango dabe saioa Agirrek eta Lizeagak, hilan 14an izan ezik. Eguenean eta barikuan 22:30ean izango dira emonaldiak, ganerako egunetan, Aste Nagusiko egunetan, 23:55ean.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!