Duo Sonodualisek abiatuko dau Gasteizko Nazinoarteko Musika Jaialdiaren seigarren edizinoa

Bizkaie! 2012-08-17 14:45   Musikea

Arrastian abiatuko da Gasteizko Nazinoarteko Musika Jaialdiaren seigarren edizinoa, Jesus Guridi konserbatorioan. Lehenengo emonaldia Duo Sonodualisek eskainiko dau, 19:45ean.

Arrastian abiatuko da Gasteizko Nazinoarteko Musika Jaialdiaren seigarren edizinoa, Jesus Guridi konserbatorioan. Lehenengo emonaldia Duo Sonodualisek eskainiko dau, 19:45ean. Hilaren 27ra nazinoarteko ia ehun ikaslek emonaldi klasikoak egingo ditue.

Duo Sonodualisen ostean, hurrengo emonaldia abuztuaren 21ean izango da, Ensemble Houthandel Antwerpenen eskutik. Abuztuaren 22an irakasleek kontzertua eskainiko dabe, eta hurrengo egunean, Duo Vallois/wiffen taldeak biolin eta piano kontzertua egingo dabe.

Clarinet Choir taldeak String Orchestreagaz abestuko dau, abuztuaren 24an. Jaialdiaren azkenengo hiru egunetan ikasleak izango dira protagonista, emonaldi bi egingo dituen egunean, goiz eta arratsalde, 12:30ean eta 19:30ean.

Iñigo Alonso jaialdiaren zuzendari artistikoaren arabera, bizitzeari, musika munduari eta musikea berari buruzko ikuspegi desbardina emon gura deutsegu gazteei. Helburu hori lortzeko, irakasleek eta kanpotik etorritako musikariek ekarpen handia egingo dabela uste dau.

Gasteizko Nazinoarteko Musika Jaialdiaren ganeko argibideak, hemen.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu