'Burdinbidearen 150 urte Euskadin' erakusketea irailean, Gasteizen
2012-08-14 11:32 KultureaBurdinbidearen 150 urte Euskadin erakusketea ikusgai izango da Eskoriatza-Eskibel Jauregian irailaren 5etik urriaren 18ra arte, Gasteizko Udalak eta Burdinbidearen Euskal Museoaren Fundazinoak jakinarazo dabenez.
Burdinbidearen 150 urte Euskadin erakusketea ikusgai izango da Eskoriatza-Eskibel Jauregian irailaren 5etik urriaren 18ra arte, Gasteizko Udalak eta Burdinbidearen Euskal Museoaren Fundazinoak jakinarazo dabenez. Erakunde biek sinatutako Green Capital 2012 hitzarmenaren emoitzea da.
EAEko burdinbideen historia ezagutarazotea eta trenbidearen ondareari beharrezko garrantzia emotea dira erakusketearen helburu nagusiak. Erakusketea familiei, turistei, hiritarrei, hezkuntza zentroei, nagusien etxeei, alkarte kulturalei, unibersidadeei eta interesa daukan edonori zuzenduta dago.
Granadako Unibersidadeko Carlos Larrinaga Rodriguez izango da komisarioa. Larrinagak erakusketearen diskurso orokorra landu dau eta erakusketarako beharrezkoak diran materialak aukeratu ditu. Madrileko Burdinbidearen Museoaren eduki grafikoak eta argazkiak be ikusgai izango dira.
Beste alde batetik, aurten Madril-Irun lineako Ebro-Olazagutia burdinbidearen 150. mendeurrena bete da. Hori dala eta, Gasteizek Burdinbidearen Historiaren VI. Kongresua antolatzeko proposamena jaso dau. Biltzarra irailaren 5etik 7ra bitartean egingo da Europako Kongresuen Jauregian. Jardunaldien helburu nagusia burdinbideen historiari eta ekonomiari buruzko gai garrantzitsuenak jorratzea da.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!