Summer of Labs, teknologia eta sorkuntzearen erabilera sozialak aztergai

Bizkaie! 2012-08-08 15:30   jardunaldiak

Donostiako Tabakalera zentroak Summer of Labs @Euskadi ekimena ipini barri dau martxan. Teknologiak eskaintzen dituan sormen aukerak eta erabilera sozialak aztertzea dau helburu egitasmoak. Sortzaile, ekintzaile, zaletu eta jakin-mina dauen guztientzako topalekua izatea gura dabe antolatzaileek.

Donostiako Tabakalera zentroak Summer of Labs @Euskadi ekimena ipini barri dau martxan. Teknologiak eskaintzen dituan sormen aukerak eta erabilera sozialak aztertzea dau helburu egitasmoak. Sortzaile, ekintzaile, zaletu eta jakin-mina dauen guztientzako topalekua izatea gura dabe antolatzaileek.

Egoitza bi izango ditu egitasmoak: abuztuaren 10 eta 11an Errenteriako Kabia espazio eta 15etik 18ra Bilboko ZAWP gunea.

Summer of Labs @Euskadi 2012ko udan kostalde atlantiar osoan (Nantes, Galizia, Guimaraes, Casablanca) Arco Atlántico izeneko sareak antolatutako Summer of Labs 2012 ekimenaren barruan dago. Moeta askotako ekintza, tailer eta proiektuak gauzatuko dira. Alkarlanean jarduteko aukerea emoten daben sareak indartzea nahi dabe, eta elkar topatu eta ezagutzeko aukerak sustatu.

Abuztuaren 10 eta 11n Kabian, inguruko agente eta kolektiboak garatzen dabilzan proiektu eta ekimenak aurkeztuko dira. Ganera, interesa dauen edonorentzat, tailerrak antolatu dira, kultura askea, edegia eta alkarlana oinarri.

Tabakalerako laborategietan egiten dabilzan proiektu egoiliarrak aurkeztuko ditue: Pasaiako badiako kutsadurea neurtzeko sarea; summeroflabs.eu proiektuaren inguruan sortutako datuak bistaratzeko tresnea; eta laser ebagitzaile bat eta ardukoptero bat eregiteko prozesuak.

Abuztuaren 15etik 18ra Bilboko ZAWPen egingo daben 24x4Lab tailer trinkoak azokearen antza iznago dau.Parte-hartzaile bakotxak erakusmahaia eukiko dau. Ez da ezer salduko, ezagutza eta bizipenak alkarbanatu, besterik ez. Egitaraua parte-hartzaileek egindako proposamenak oinarri hartuta osotu da. Hiru arlo nagusi izango dira: FAB (fabrikazino digitala), Hackinga eta Trasteekaz jolasean.

Ekimenaren ganeko argibide guztiak: www.summeroflabs.eu

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu