Zentzunbako umoreari buruzko pelikulak, Gasteizko Artium museoan

Bizkaie! 2012-08-17 11:58   Barriak

Umore zentzugabea, egoera kritikoetan bizitzari aurre egiteko jarrera bat izenburua dauka Artium museoaren zentzunik bako umoreari buruzko zinema zikloak. Lau film proiketauko ditue, abuztuko azkenengo astegoien bietan.

Umore zentzugabea, egoera kritikoetan bizitzari aurre egiteko jarrera bat izenburua dauka Artium museoaren zentzunik bako umoreari buruzko zinema zikloak. Lau film proiketauko ditue, abuztuko azkenengo astegoien bietan.

Krisialdi sasoietan sarritan zentzunbakoa umoreagaz erantzun izan jako egoereari zinemearen edo literaturearen bidez. 1936ko gerrearen ostean, zentzunik bako umorea osogai eben hainbat film estreinau ziran. Orduko giroaren erakusgarri dira Artiumen ikusgai izango dira lau lanak.

Zikloa abuztuaren 18an hasiko da Edgar Nevillen La torre de los siete jorobados pelikuleagaz. Nevillek gizarte burgesaren oinarriko estereotipoez eta guzurrez serio barre egitea aukeratu eban, euren irudimen faltea erakutsiz, umorea eta poesiaren bitartez.

Domekan, abuztuak 19, Rafael Gilen Viva lo imposible proiektauko da. Familia baten istorioa kontetan dau, egun baten dana itxi eta zirkuaren bizimodu ibiltariagaz bat egiten dabe. Gidoia Miguel Mihurak idatzi eban, eta Gilaumoristeak parte hartzen dau.

Hurrengo asteburuan, abuztuaren 25ean, José Luis Sáenz de herediaren El destino se disculpa izango da ikusgai. Jazoten dan guztriaren errudun izateaz kokoteraino, Patuak lagun biren kasua aurkezten dau: hildako laguna bziirik dagoenari agertuko jako, laguntzeko prest.

Abuztuaren 26an amaituko da zikloa, Antonio Lara Tonoren Habitación para tres pelikuleagaz. Guillermo Hotel antzezlana dau oinarri.

Emonaldi bakotxeko sarrera euro 2 balio dau, baina danak ikusteko txartela erosi ezkero, 5 euro. Kide alkartuentzako doban da. Proiekzino guztiak 20:00etan hasiko dira.

Egitaraua:

- Abuztuaren 18an, zapatua. Barregarria eta groteskoa
La torre de los siete jorobados. Edgar Neville. Espainia. 1944. 81 min

- Abuztuaren 19an, domekea. Norbanakoa sistemearen aurrean
Viva lo imposible. Rafael Gil. Espainia. 1958. 95 min

- Abuztuaren 25ean, zapatua. Surrealismoa eta jazoera paranormalak
El destino se disculpa. J. L. Sáenz de Heredia. Espainia. 1945. 105 min.

- Abuztuaren 26an, domekea. Logika barik eta zatika
Habitación para tres. Antonio Lara (Tono). Espainia. 1951. 75 min

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu