Agerre konpainiak 'Zu ere On Kixote. Teatro, trikitixa eta herria' lana ataularatuko dau uda ostean
2012-08-13 15:29 KultureaAgerre antzerki taldea Argentina aldean ibili da garagarrilean. Orain, bueltan da, eta laster hasiko da euskerazko Zu ere On Kixote. Teatro, trikitixa eta herria beharra aurkezten.
Agerre antzerki taldea Argentina aldean ibili da garagarrilean. Orain, bueltan da, eta laster hasiko da euskerazko Zu ere On Kixote. Teatro, trikitixa eta herria beharra aurkezten. Ganera, lanak tokian tokiko kolektiboen eta artisten partaidetzea izango dauela jakinarazo dabe.
Argentinako Santa Fe eta Entre Ríos eskualdeetan izan dira Agerre taldekoak, Umeentzako Nazinoarteko X. Antzerki Topaketetan hain zuzen be. Konpainiako zuzendari Maite Agirrek argentinar aktore eta musikarien laguntzinoa izan dau ¿Es usted, también, Don Quijote? lanaren egiteko. On Kixote garaikidea da protagonistea, eta bizikletan doa Dultzinearen amets gozoaren atzetik. Lehenago Mozambike, Txile eta Mexikora eroan dabe antzezlana.
Daborduko etxean, konpainia gipuzkoarrak Kixoteren inguruko lanen amaierea presteteari ekin deutso. Agerrek 2009an taularatu eban personaiaren ganeko lehenengo antzezlana. Zu ere On Kixote? euskerazko bersinoaren hamar emonaldi egingo ditue. Urritik abendura bitartean, besteak beste, Elorrio, Amurrio, Uharte, Olazti, Hendaia, Zaldibia eota Hernanin izango dira.
Antzezlanaren izenburuaren bigarren zatia Teatro, trikitixa eta herria da, izan be, Imuntzo eta Beloki trikitilariek be parte hartuko dabe eta.
Abenduaren 3an, Euskerearen Egunean, Donostian izango diora. Emonaldi horretan Albaloa Itsas Kultura eta Ondarearen alkartearen lankidetzea eukiko dabe. Datorren urteari begira, Agerrek Teatroa eta itsasoa lana estreinetako asmoa dauakala azaldu dabe. Itsasoagaz lotutako mitoak eta kondairak izango ditue oinarri. Egitasmoa gauzateko Albaola alkartearen laguntasuna izango dabe.
Ikusi argazki guztiak handiago
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!