Gainzorpetzea, hipotekak eta konsumo arduratsua jorratuko ditue EHUren udako ikastaroetan
2012-08-14 15:08 jardunaldiakEHUk Gainzorpetzea, hipotekak eta konsumo arduratsua udako ikastaroa eskainiko dau irailaren 5ean eta 6an, Donostiako Miramamar Jauregian, Uda Ikastaroen XXXI. edizinoaren barruan.
EHUk Gainzorpetzea, hipotekak eta konsumo arduratsua udako ikastaroa eskainiko dau irailaren 5ean eta 6an, Donostiako Miramamar Jauregian, Uda Ikastaroen XXXI. edizinoaren barruan. Mintegia profesional, unibersidade irakasle eta ikasleei zuzenduta dago.
EHUko Ekonomia eta Enpresa Zientzien Fakultateak eta Bizkaiko Zuzenbide Fakultateak prestau dabe ikastaroaren egitaraua, Kontsumobide Konsumoko Euskal Institutuaren laguntzinoagaz. Berbaldiek eta mahai-inguruek osotzen dabe 20 orduko ikastaroa.
Mintegiaren helburuen artean dagoz, besteak beste, hipoteka-maileguak ez ordaintzeagaitik dagozan kaleratzeen alternatibarik dagoan aztertzea, eta gainzorpetzearen eta konsumo-kredituen artean dagozan loturak azaltzea.
Krisia dala eta konsumitzaileak euren konsumiduteko ohiturak barriz planteetan hasi dira. Egoereak konsumo jasangarri eta eraginkorra bultzatu dau, eta herritarrek euren eskubideei buruz informazino gehiago eskatzen dabe. KIUBak (Konsumitzailearen Informazinorako Udal Bulegoa), kontsumoko arbitrajea, epaitegiak, konsumitzaileen alkarteak eta loturea daben beste hainbat kontu aztertuko ditue.
Gainzorpetzea, hipotekak eta konsumo arduratsua ikastaroan izen emoteko epea edegita dago. Informazino gehiago, hemen.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!