Gaztedik asteon Hegoafrikan jokatuko dan Sokatirako Munduko Txapelketan parte hartuko dau
2026-09-15 09:09 KirolaLaukizko Udalak tiraldi edo tirakadak zuzenean eskainiko ditu Probalekuan jarritako pantaila handian.
Gaztedik talde moduan irailaren 16an eta 17an parte hartuko dau gizonezkoen, emakumezkoen eta junior mailako hainbat kategoriatan; Euskal Selekzino moduan, barriz, irailaren 18an eta 19an lehiatuko da.
Munduko Txapelketea zuzenean jarraitu ahal izango da tug-of-war.tv plataformearen bidez, eta Laukizko Udalak tiraldiak zuzenean eskainiko ditu Probalekuan jarritako pantaila handian.
Laukizek presentzia nabarmena izango dau barriro be sokatirearen nazinoarteko hitzordu garrantzitsuenetako batean. Laukizko Gaztedi Sokatira Taldeak talde bezela eta Euskal Selekzio bezela aste honetan Hegoafrikako Mossel Bay urian jokatuko dan Munduko Txapelketan parte hartuko dau irailaren 16tik 19ra.
Gaztediren parte-hartzea irailaren 16an, eguaztenean, hasiko da. Jardunaldia 09:00etan hasiko da, honako kategoriakaz: gizonezkoen 600 kg, junior nesken 480 kg eta junior mutilen 560 kg. Arratsaldean, 13:00etik aurrera, emakumezkoen 500 kg-ko kategoriaren txandea izango da.
Irailaren 17an, eguenean, Gaztedi barriro lehiatuko da 09:00etatik aurrera, gizonezkoen 560 kiloko eta junior mistoko 520 kiloko kategorietan. Arratsaldeko saioa 13:00ean hasiko da, emakumezkoen 540 kiloko kategoriagaz.
Lehen bi jardunaldien ondoren, Euskal Selekzino bezela lehiatzeko txandea izango da. Irailaren 18an, barikuan, probak 09:00etan hasiko dira, gizonezkoen 600 kg-ko eta junior nesken 480 kg-ko kategoriakaz. 13:00etik aurrera, barriz, 23 urtez azpiko mistoko 560 kg-ko kategoria jokatuko da.
Txapelketako programea irailaren 19an, zapatuan, amaituko da. Goizean, 09:00etatik aurrera, Euskal Selekzinoa gizonezkoen 560 kg-ko, senior mistoko 580 kg-ko eta junior mistoko 520 kg-ko kategorietan lehiatuko da.
Lehiaketak 13:00ean jarraituko dau emakumezkoen 540 kg-ko eta 23 urtez azpiko emakumezkoen 500 kg-ko kategoriakaz.
Munduko Txapelketea Laukizetik be jarraitu ahal izango da honako plataformearen bidez: https://tug-of-war.tv/
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!
