Teknologia, kultura askea eta praktika esperimentalak aztergai, Bilboko ZAWP gunean

Bizkaie! 2012-08-16 14:20   jardunaldiak

Summer of Labs: teknologiaren erabilera soziala jardunaldiak Bilboko ZAWP gunera ailegau dira. Zapatura bitartean, 200 bat lagunek teknologia, kultura askea eta praktika esperimental eta egiteko modu barriak aztertuko ditue.

Summer of Labs: teknologiaren erabilera soziala jardunaldiak Bilboko ZAWP gunera ailegau dira. Zapatura bitartean, 200 bat lagunek teknologia, kultura askea eta praktika esperimental eta egiteko modu barriak aztertuko ditue.

24x4Lab izeneko tailer trinkoak azoka baten antza eukiko dau, izan be parte-hartzaile bakotxak bere erakusmahaia eukiko dau, bere eskaintzea egiteko. Ez da ezer salduko, ezagutza eta bizipenak partekatuko dira, argitu dabe antolatzaileek. Programea parte-hartzaileek egindako proposamenak oinarri hartuta osatu da.

Ekimenak ez dauka egitarau itxirik, prozesuak dira interes handiena daukenak. Ezinezkoa da, beraz, sormen prozesuotatik sortuko diran emoitza guztiak zehaztea, baina egon ziur gauza txundigarriak ikusteko aukerea emongo dauela azokeak, nabarmendu dabe. Bideo proiekzino erraldoia (inguruko eraikinen hormetan), in situ eregitako hegazkinak hegaz, umeak kultura askearen garrantziaren inguruko ipuinak idatzi eta marrazten, eta sukaldariak eta injineruak alkarlanean afaria inprimatzen.

Ekitaldi guztiak zuzenean entzun ahal izango dira ZAWP irratian.

Summer of Labs @Euskadi 2012ko udan kostalde atlantiar osoan (Nantes, Galizia, Guimaraes, Casablanca) Arco Atlántico izeneko sareak antolatutako Summer of Labs 2012 ekimenaren barruan dago. Moeta askotako ekintza, tailer eta proiektuak gauzatuko dira. Alkarlanean jarduteko aukerea emoten daben sareak indartzea nahi dabe, eta elkar topatu eta ezagutzeko aukerak sustatu.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu