Miren Lazkano piraguisteak zidarra irabazi dau Seu d'Urgelleko Munduko Kopan

Bizkaie! 2026-09-15 09:46   Kirola

Denporaldiko azken lehia.

Igaz bezela, Miren Lazkano denoraldi bikaina egiten dago. Donostiarrak zidarrezko dominea irabazi dau La Seu d 'Urgelleko Munduko Kopako kanoako proban, denporaldiko azkena. Bere sorbaldea berreskuratzeko ebakuntza-gelatik pasau behar izana ez da arazo izan, kontrakoa baino, gipuzkoar kirolaria podiumera igoteko behin eta barriro, izan bere, Oklahomako Munduko Txapelketako erantzun bikainaren ondoren,  kayak kroseko txapelketan brontzezko dominea irabazi baitzeban, oraingoan bigarren metal preziatuena eskuratu dau.

Miren 12. postuan geratu da C1eko sailkatze txandan finalerdietara pasetako. 30 palista onenek hurrengo fasera pasetea lortu dabe. Bertan, Miren laugarren izan da, finala jokatzeko txartela lortuz. Hamabi onenen txandan, Lazkanok 104.55eko azken denporea egin dau, Ana Satila brasildarrarengandik 0.70era amaituz. Mirenek bere nabegazioa hobetu dau ibilbidean zehar, nahiz eta ikitu bi izan dituan, bat 8. atean eta bestea 22. atean, 20 eta 21eko erremonteen ondoren. Satila eta Lazkanogaz batera, Tereza Kneblova txekiarrak sartu da podiumean, irabazlearengandik 0.79ra amaituz.

Kanoan ez eze, kayak kroseko kronometratuan be lehiatu da Miren lehen jardunaldian, eta 23. plazan amaitu ebann. Horrek aukerea emoten deutso bihar modalidade olinpiko horretako norgehiagokak jokatzeko.

Basque Teameko palisteak, 2024an, Top hamarren artean amaitu dau Munduko Kopako bost probetatik hirutan. Lehiaketearen estreinaldian, Esloveniako Tacenen, laugarren postuan sartu eta hamargarren izan zan Augsburgon (Alemania), La Seu d 'Urgellen zidarrezko dominea irabazi aurretik. Pragan eta Vaires-sur-Marnen, barriz, 43. eta 17. postuak bete zituan. Domina hau, gainera, Munduko Txapelketako kayak kroseko proban irabazitako brontzeari gehitu behar jako.

Gaur kanoako modalidadean, Miren Lazkanoz gan, Klara Olazabal be lehiatu da, eta 24. postuan amaitu dau. Postu berean amaitu dau Alex Segurak gizonezkoen kuadroan.

Seu de Urgelleko Parc Olimpic kanalean erabagiko da Slalom Olinpikoko eta Kayak Kroseko Munduko Kopea. Atzo, Maialen Chourrautek, K1eko seigarren postuagaz, bere ibilbide osoan lehen aldiz Munduko Kopetako ranking nagusiko hiru palista onenen artean amaitzea lortu eban. Mugarri horrek, nahikotzat sentitu ez arren, puntu positibo bat atara eban berarentzat hain gatxa izan zan jardunalditik, sensazino onen falteagaitik. Leire Goñik 15. postuan amaitu eban eta Pau Echanizek 9.ean. Bihar kayak krosen konfrontazinoen txandea helduko da.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu