Bilboko Konparsek 1978ko zapia berreskuratuko dabe
2012-08-14 11:08Gitxi-gitxi falta da Bilboko Aste Nagusia hasteko. Bilboko Konparsek aurtengo zapia aurkeztu eben atzo. Juan Carlos Eguillor marrazkilaria omentzeko asmoz, haren 1978ko lehenengo jaietarako sortutako zapia berreskuratuko dabe.
Gitxi-gitxi falta da Bilboko Aste Nagusia hasteko. Bilboko Konparsek aurtengo zapia aurkeztu eben atzo. Juan Carlos Eguillor marrazkilaria omentzeko asmoz, haren 1978ko lehenengo jaietarako sortutako zapia berreskuratuko dabe.
14.000 zapi egin ditue, eta doban banatuko dira txosnetan. Uriko beste hainbat lekutan be zabaltzen ahaleginduko gara, adierazo dabe konparsetako arduradunek.
Egillorrek jaietarako eredu ezaguna, parte-hartzailea eta anitza bultzatu zituan. Horrezaz gan, Aste Nagusiko lehenengo zapia eta jaietarako lehenengo kartela be diseinau zituan 1978an. Hori dala eta, aurten jatorrizko zapia berreskuratu nahi dogu. Zapia urdina da, jakina, eta Bilboko armarria ikusi daiteke, txapel bategaz, eta 'Bilbo Aste Nagusia' be ipinten dau, azaldu eben.
Ganera, irudigileak egindako marrazkiak oinarri hartuta, txapa bat eta buruhandi bat be sortu ditue. 3.500 pin izango dira salgai, euro batean. Txosnetan, Café Bilbaon, Iruña tabernan eta La Granjan erosi ahal izango dira.
Juan Carlos Eguillor Donostian jaio zan 1947an, baina bizitzaren parterik handiena Bilbon eta Madrilen pasau eban. Istoriogile, marrazkigile, margolari eta grabatzailea izan zan, eta bideo esperimetal arloan be ibili zan. 2011n hil zan, Madrilen, martiaren 21ean.
Konparsek urtero antolatzen daben Hiri Kroseko ia dorsal guztiak banatu ditue, ume, kadete eta gazteak kategoriako 121 dorsal besterik ez dira geratzen.
Bilboko Konparsek egitaraua bete-betea prestau dabe Aste Nagusirako. Ekitaldi guzti-guztiak, hemen.
Ikusi argazki guztiak handiago
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!