Organo Jaialdiaren XXVII. edizinoa Eskuernagan hasiko da

Bizkaie! 2012-08-10 16:07   Musikea

Organo Jaialdiaren XXVII. edizinoa abuztuaren 10ean abiatuko da Arabako Errioxan. Danetara, sei kontzertu antolatu ditue, lehenengoa Eskuernagan, barikuan, eta azkenengoa, hilaren 15ean, Moredan.

Organo Jaialdiaren XXVII. edizinoa abuztuaren 10ean abiatuko da Arabako Errioxan. Danetara, sei kontzertu antolatu ditue, lehenengoa Eskuernagan, barikuan, eta azkenengoa, hilaren 15ean, Moredan.

Eskuernagako hitzorduaren ostean, Guardia, Elciego, Oion eta Lantziegon izango dira, eta abuztuaren 15ean amaituko da egitaraua Moredan. Arabako Errioxan Arabako Lurralde Historikoko gune honetan batzen dira organo historiko garrantzitsuenak, Euskara, Kultura eta Kirol Saileko diputadu Iciar Lamarainek nabarmendu dauenez.

Zikloa Roberto Fresco Madrilgo Almudenako katedraleko organisteak hasiko dau, eta Pilar Cabrerak segiduko dau. Felipe López Madrilgo Nuestra Señora del Perpetuo Socorro santutegiko Merklin organo handiaren organista titularrak Elciegon jardungo dau. José Vicente Giner Oionen egongo da.

Oscar Candendo Donostiako Artzain Onaren katedraleko organista titularrak Lantziegon joko dau, eta abuztuaren 15ean, Valladolideko Unibersidadeko irakasle Juan Ignacio Palaciosek amaituko dau jaialdia.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu