Zinemaldiko izarrak iruditan, 'Donostian ibiltari' erakusketan

Bizkaie! 2012-08-10 15:08   Kulturea

Donostian ibiltari erakusketea 60 urtean Donostiako Zinemaldian izan diran izarren 80 argazkik osotzen dabe. Irudiotan, besteak beste, Eva Mari Saint, John Travolta, Kirk Douglas, Lana Turner, Kim Nova eta Anita Ekberg agiri dira. San Telmo museoan dagoz ikusgai, irailaren 30era arte.

Donostian ibiltari erakusketea 60 urtean Donostiako Zinemaldian izan diran izarren 80 argazkik osotzen dabe. Irudiotan, besteak beste, Eva Mari Saint, John Travolta, Kirk Douglas, Lana Turner, Kim Nova eta Anita Ekberg agiri dira. San Telmo museoan dagoz ikusgai, irailaren 30era arte.

Alfred Hitchcock, Elizabeth Taylor, Sofia Loren, Orson Welles, Steven Spielberg... izarren zerrendea luzea da benetan be. Aktore eta zuzendari, danetarik izan da Donostiako Zinemaldian. Argitaratu bako argazkiak dira danak, eta guztiak zuri-baltzean.

Gitxik dakie Jaws filma Victoria Eugenia antzokian proiektatu zala lehenengoz, Steven Spielberg gazte-gaztea zala. Orson Welles handiak bere azken filmetako bat aurkeztu eban Donostian, 1973an, F forFake dokumental faltsua. Urte berean Elizabeth Taylor bere filmaren emonaldira ordu eta erdiko beranduago agertu zan, maletak ezin topeta ebilen, eta iskanbila itzela sortu zan. Zuzendari handi askok aurkeztu ditue euren lanak Zinemaldian, esaterako, Coppolak, Polanskik, Buñuelek, Altmanek, Tarantinok eta Chabrolek.

Pedro Usabiaga argazkilari donostiarra koordinau dau erakusketea. Antolatzailea beraren irudioez aparte, ondoko argazkilarienak dagoz ikusgai: Juan Aygüés, Inés Barreda de Biurrun, Jaime Basterretche, José Manuel Bielsa, Ramón Cabezón, David Calle, Arturo Delgado, Juantxo Egaña, Pipo Fernández, Javier Gallego, Nagore Iraola, Paco Mari, Txema Ormazabal, Jerónimo Ortiz, Jesús Pemán, Chema Prado eta Moncho Trullos.

Donostian ibiltari San Telmo museoaren Laborategi gunean dago ikusgai, eta sarrerea doban da. Erakusketearen katalagoa argitaratu dabe.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu