Shostakovichen antzerki bihurtutako kontzertu batek musikea, historia eta matematikea konektauko ditu

Bizkaie! 2026-09-15 10:46   Musikea

Ordena eta Kaosa kontzertuaren estreinaldia irailaren 19an izango da.

BCAMek, EHUk eta Elhuyarrek bultzatutako Soinuaren zientzia proiektuak Shostakovichen Trioa mi minor entzutetsuaren piezea eskainiko dau, zenbait antzerki-narrazino tartekatuta.

Ordena eta Kaosa antzerki-narrazinodun kontzertu bat da, zientzia-dibulgazinoko ikuskizun lez sortua, musikea, berbak, historia eta matematikea buztartzen baitira publiko guztientzat irisgarria dan esperientzia eszeniko batean. Estreinaldia irailaren 19an izango da, 19:00retan, Sociedad Bilbaina alkartean.

Ez da ohiko kontzertu bat, artea eta zientzia hibridetan edo fusionetan dituan eszenaratze bat baino, narrazinoak aukerea emoten baitau obra musikala bere testuinguruan kokatzeko, galdera zientifiko eta kulturalak zabaltzeko eta publikoa zenbait fenomeno sakonago ulertzera gidatzeko, besteak beste, ordena, kaosa, bibrazinoa, egiturea, memoria, tensinoa, ahots-aniztasuna eta adierazkortasun musikala.

BCAMek, EHUk eta Elhuyarrek bultzatutako Soinuaren zientzia proiektuko ikertzaile nagusi Luca Fanellik idatzi dau antzerki-gidoia. Testua Dmitri Shostakovichen Trioa mi minor entzutetsuaren inguruan egituratuko da eta egitura musikalaren, gatazka historikoaren, tensino emozionalaren, simetriaren, hausturearen eta memoriaren arteko hartu-emonak esplorauko ditu.

Kontuak kontu, musika-interpretazinoaz Rubén Reina RTVEko Orkestrako biolinistearen hirukotea arduratuko da, eta Eduardo Frías Steinway pianistea izango dau alboan. Ekitaldia euskeraz eta gaztelaniaz antzeztuko da, antzerki-narrazinoa, dibulgazinoko azalpenak eta zuzeneko musika-interpretazinoa buztartuta.

 

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu