'Iraul'story' kabalkadea antzeztuko dabe domekan Itsasuko plazan
2012-08-17 15:47 Kulturea120 jantzari, 35 aktorek eta bertsolari bik 1789ko Frantziako Iraultzeak izandako eragina erakutsiko dabe domekan Itsasun. Iraul'story izeneko kabalkadeak Beñat Lazkanok iraultzearen ganean idatzitako testua dau oinarrian. Emonaldia 16:30ean haisiko da.
120 jantzari, 35 aktorek eta bertsolari bik 1789ko Frantziako Iraultzeak izandako eragina erakutsiko dabe domekan Itsasun. Iraul'story izeneko kabalkadeak Beñat Lazkanok iraultzearen ganean idatzitako testua dau oinarrian. Emonaldia 16:30ean hasiko da.
Frantziako Iraultzeak errepresino handia ekarri eban Itsasura, antolatzaileen esanetan. Hiru herritar gillotinau zituen, eta beste hainbat herri lez, Commune infàme izentau eben. Ganera, makina bat lagun bialdu zituen Landesetara.
Lehenaldia eta orainaldia buztartartuko ditue Iraul'story kabalkada edo toberan. Hizkuntzearen problematikea be landu dau Lazkanok testuan, izan be Iraultzeak hasi eban hizkuntza gitxituen kontrako burrukea.
Edozelan be, ironia erabiliko dabe gaiak lantzeko. Antzerki satirikoaren barruan dagoz toberak. Agerraldi bakotxaren amaieran, bertsolariek gai librean abestuko dabe, zati bakotxaren ganeko aitamenak eginez.
Itsasuko Ataitze jantza taldeko 120 jantzari batuko dira herriko plazan, adin guztietakoak, 16 urtetik 80ra bitartekoak.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!