Jazza eta artea buztartuko ditu Guggenheim museoak Aste Nagusian

Bizkaie! 2012-08-16 15:45   Musikea

Bilboko Guggenheim museoak egitarau berezia eskainiko dau aurten be Aste Nagusian. Jazz garaikideko lau emonaldi prestau ditue, abuztuaren 21etik aurrera. Musikeaz aparte, erakusketak ikusi ahal izango ditue bisitariek.

Bilboko Guggenheim museoak egitarau berezia eskainiko dau aurten be Aste Nagusian. Jazz garaikideko lau emonaldi prestau ditue, abuztuaren 21etik aurrera. Musikeaz aparte, erakusketak ikusi ahal izango ditue bisitariek.

Guggenheim Bilbao Gauak programeak Javier Vercher 4tet, Besiakoz / Ulveseth European 5tet, Rocio Faks 4tet & Antonio Serrano eta Noah Preminger 4tet ekarriko ditu Bilbora. Kontzertu guztiak 23:00etan hasi eta 2:00etan amaituko dira.

Javier Vercher 4tet taldeak abiatuko dau egitaraua, abuztuaren 21ean. Javier Vercher saxofonisteak Tete Montoliu Saria irabazi eban 2006an. Urte berean, ganera, Chick Corea eta Federico Lechner handiekaz jo eban. Musikari valentziarrak ondokoak izango ditu kide emonaldian: Andrea Pozza (pianoa), Jorge Rossy (bateria) eta Dee Jay Foster (kontrabaxua).

Abuztuaren 22an, Besiakoz / Ulveseth European 5tet jazzaren tradizinotik hartutako errepertorio zabala eskainiko dabe. Taula ganena izango dira Ben Besiakov pianistea, Sigurd Ulveseth baxu-jotzailea, Uffe Markussen saxofonistea, Joaquín Chacón gitarristea eta Jo Krause bateria-jotzailea.

Hurrengo egunean, abuztuak 23, Rocio Faks 4tet & Antonio Serranok mestizaje giroa zabalduko dabe Guggenheimen. Faks konpositore eta kantari argentinarrak Hego Amerikako melodia tradizionalak abestuko ditu soledade flamenkoekaz eta erritmo afro-peruarrekaz batera. Antonio Serranok harmonikeagaz lagunduko deutso. Eurekaz Marcos Mezquida pianistea, Paco Perera kontrabaxu-jotzailea eta Salvador Toscano bateri-jotzailea izango dira.

Noah Preminger buru dauen laukoteak itziko dau, abuztuaren 24an, Guggenheim Bilbao Gauak egitaraua. Saxofonista eta konpositore amerikarrak kritika sano onak jaso ditu. Bilbon, Ben Monder (gitarrea), Masia Kamaguchi (kontrabaxua) eta Colin Stranahan (bateria) muskariekaz joko dau.

Sarrerek 15 euro balio dabe publiko orokorrarentzat; Museoko Lagun edo egun horretako bisitarientzat, ostera, 8 euro.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu