Suabe hasi eta eztanda egiten daben kantuak, Antton taldearen lehenengo diskoan

Dabio Piedra Robledo 2011-11-28 14:50   Musikea

Kontraesan ugariko lana plazaratu dabe bizkaitarrek, izenetik hasita. Izan be, Antton Uriarte taldeko gitarrajolea eta abeslaria da, lehenago bakarlari ibilitakoa Antton izenagaz. Halandabe, talde osoarentzako Antton izenari eustea erabagi dabe, berez bost lagun diran arren, ezelako hierarkia barik.

»» Ikusi argazki guztiak (3)

Bermeo, Urrezko Bikain ziurtagiria jaso dauen Bizkaiko lehenengo udalerria

Bizkaie! 2011-11-28 14:49   sariak-autortzak

Bermeoko Udalak Urrezko Bikain ziurtagiria lortu barri dau dau, euskeraz jardutearen balioa autortzen dauen agiria, hain zuzen be. Bermeo da ziurtagiria lortu dauen Bizkaiko lehenengo udalerria. Urrezko Bikain Udalaren zerbitzu gehienetan egindako ebaluazinoaren ondorioa da. Zemendiaren 30ean, 19:00etan, jasoko dabe agiria, Blanca Urgell Kultura sailburuaren eskutik. Ekitaldia Guggenheim museoan izango da.

Badator Euskerearen Nazinoarteko Eguna

Bizkaie! 2011-11-28 14:42   Euskerea berbagai

Azken urteotan, Bizkaiko udalerri gehienetan makina bat ekintza antolatu dira Euskerearen egunari lotuta; hori dala eta, Bizkaiko Foru Aldundiak lurralde mailako ikuspegia emon gura izan deutso egunari eta, aurten be, ekitaldi horreek guztiak josteko asmoz, Euskerearen Eguna iragarteko kartela jarri dau Bizkaiko euskera zerbitzu guztien esku eta ekimenon agenda bizkaia.net atarian argitaratuko dau.

»» Ikusi argazki guztiak (1)

Hogeita hamar lanetik gora lehiatuko dira Lekeitioko 34. Euskal Zine Bileran

Bizkaie! 2011-11-28 14:17   Barriak

Gaur abiatuko da Lekeitioko 34. Euskal Zine Bilerea, 19:00etan, herriko Kultur Etxeko Azkue aretoan. Aurton, 33 lan lehiatuko dabe Antzara irabazteko. Sariak abenduaren 3an, Euskerearen Egunean banatuko ditue; horrezaz gan, The American Immigration of Lucy Garatea Lekeitiotik Ameriketara joandako emakumeari buruzko dokumentala eskainiko dabe.

Argitaratze-lan Onenari Saria irabazi dau Artezblai Argitaletxeak

Bizkaie! 2011-11-28 13:49   sariak-autortzak

Antzerki Idazleen Elkarteak (AAT) urtero emoten dauen Argitaratze-lan Onenari Saria, Artezblai Argitaletxeari emongo deutso abenduaren 15ean Salamancako XII. Antzerki Liburu Azokan.

Bermeon 2010ean jaiotakoen liburua aurkeztu dabe

Bizkaie! 2011-11-28 13:27   Euskerea berbagai

Gure txikirrikirrintxuek trankil egon daitekez, seguru nago zuek gurasoek, umearen belarri zein bihotzak euskerearen bitartez laztantzen jarraituko dozuezala. Halantxe egin dozue bermeotarrok historian zehar. Ez dozue orain atzera egingo ezta? Modu sinple eta gozo honetan bizirik iraun dau euskereak orain artean milaka urteetan eta halantxe jarraituko dau zeuei esker.

»» Ikusi argazki guztiak (2)

Ramon Zubizarreta 'Landakanda' pandero-jotzailearen biografia kaleratu dabe

Bizkaie! 2011-11-28 13:14   Musikea

Miel Anjel Elustondok Landakanda, soinuaren erregea Ramon Zubizarreta Larrañaga Landakanda pandero-jotzailearen biografia idatzi dau. Liburuaz gan, Euskal Herriko Trikitixa Alkarteak CDa be argitaratu dau, hamazazpi kantagaz. Hauxe da pandero-jotzaile bati eskainitako lehenengo liburua, orain arte soinu-jotzaileen ganeko lanak argitaratu ditue eta.

Beñat Gaztelumendik eta Jexux Mari Irazuk Ilunbeko finalean kantauko dabe

Bizkaie! 2011-11-28 12:04   Bertsolaritzea

Beñat Gaztelumendi (Arrasate) eta Jexux Mari Irazu (Tolosa)dira astegoieneko finalaurrekoak irabazita, abenduaren 18an jokatuko dan Gpuntuaren finalerako txartela irabazi daben lehenengo bertsolariak. Hirugarren eta azken finalaurrekoa abenduaren 4an jokatuko da Hernanin.

Nerea Mujika: 'Lauaxeta Saria jasotea bitamina antzekoa izan da guretzat'

Nagore Ferreira Zamalloa 2011-11-28 11:58   Barriketan

Gerediaga alkarteko burua

Fernando Morillo idazleak Gaumin argitaletxea sortu dau

Bizkaie! 2011-11-28 10:28   kulturbiz

Morilloren esanetan, gazteenak gogoan, edizino hurrekoagoak, dinamikoagoak, teknologia barriak, soinuak, irudiak, sare-sozialak aintzat hartuta produzidutea da asmoa. Sortzaileei eta irakurleei begira egongo dan argitaletxea da Gaumin.

'Euskal Gramatika. Lehen Urratsak – VII (Perpaus jokatugabeak)' lana aurkeztu dau Euskaltzaindiak

Bizkaie! 2011-11-25 15:39   Euskerea berbagai

Euskal Gramatika. Lehen Urratsak – VII (Perpaus jokatugabeak) liburukia Euskaltzaindiaren Gramatika batzordeak egin dauen lanaren emoitzea da eta amaierea emoten deutso Euskal Gramatika. Lehen Urratsak izeneko bildumeari.

»» Ikusi argazki guztiak (2)

Nerua, Guggenheim Bilbao Museoko jatetxeak lehenengoz lortu dau Michelin izar bat

Bizkaie! 2011-11-25 15:22   Jan edanak

Gida entzutetsuak Josean Alija chefaren sukaldaritzea saritu dau eta Bilboko museoak goi-gastronomiaren alde egindako apustua autortu. Nerua goi-sukaldaritzeari eskainitako Guggenheim Bilbao Museoko gastronomia-gune barria da: Josean Alija chefak zuzentzen dau eta orain sei hilebete zabaldu eben.

Trikitixea eta pop musikea bat eginda, Gaizka Peñafielen lan barrian

Dabi Piedra Robledo 2011-11-25 14:48   Musikea

Lagunartean izenburuko diskoa kaleratu dau Txorierriko musikari gazteak, publiko guztiei zuzendutako doinu fresko eta heterogeneoz osotua. Kantak idatzi, abestu eta trikitixea jo, danetarik egiten dau lan honetan Gaizka Peñafielek, baina kolaborazino ugari euki ditu, Kepa Junkera eta Xabi Solanorena tartean.

»» Ikusi argazki guztiak (2)

Ataramiñe alkarteak hiru liburu aurkeztu ditu

Nagore Ferreira Zamalloa 2011-11-25 14:25   Kulturea

Ataramiñe alkarteak hiru lan barri aurkeztu ditu Bilbon; Ataramiñe´11 euskal errepresaliatu politikoen literatura koadernoak, Ibon Muñoa Arizmendiarretaren Ametsen txokoan bizi naiz eta Bortxa Urberuagaren Espetxetik at komikia. Abenduaren 2an, Donostian aurkeztuko daben Mikel Antzak idatzitako Bakarmortuko kronikak liburuaren barri be emon dabe prentsaurrekoan.

Aiora Jakaren tesiak Sarrionandiak itzultzaile moduan egindako ekarpena aztertu dau

Bizkaie! 2011-11-25 14:01   kulturbiz

UPV/EHUren doktore Aiora Jakaren tesia idazleari buruzko lehenengoa da eta Sarrionandiak itzultzaile moduan egindako ekarpena aztertu dau. Idazle ez eze, itzultzaile oparoa da Joseba Sarrionandia. Edo, zuzenago esatearren, birsortzailea, ez dauelako itzulpen zurrunik egiten. Hori dino Aiora Jakak, harek euskeratutako lanei buruz egin dauen tesian.

Indarkeria matxisteak aurten 5 emakume hil ditu Euskal Herrian

Errespetuz Persona Transexualen Integrazino Eta Babeserako Euskal Elkartea 2011-11-25 12:51

Errespetuz alkartea osotzen dogun emakume eta gizon transexualok indarkeria matxista eta transfobikoaren era guztien kontra gagoz, eta jendarte osoari dei egiten deutsagu erasoak desagerrarazoteko horreen kontra burruka egin daian.

EAEko 12 argitaletxe izango dira Guadalajarako (Mexiko) Nazinoarteko Liburu Azokan

Bizkaie! 2011-11-25 11:58   Euskaldunak munduan

Etxepare Euskal Institutuaren Helburua euskerea eta euskal kulturea nazinoartean zabaltzea da, eta helburu horregaz doa aurten FIL, Guadalajarako Azokara, Euskal Editoreen Elkarteagaz batera.

INEM eta Lanbide etxeak errementetako ez da asko falta!!!

Markues 2011-11-25 11:36   Begi betegarri

Liburudenden Eguna gaur zemendiak 25

Bizkaie! 2011-11-25 10:19   jardunaldiak

Lehenengo aldiz ospatzen da Estaduan eta urtero zemendiko azken barikuan Liburudenden Eguna ospatzea dau helburu. Era berean, asmoen artean dagoz liburusaltzaile eta irakurleen arteko hartu-emonak sendotzea, liburudendek giza eta kultur bizitzan daben garrantziaz jaubetuta, irakurzaletasuna eta liburua bultzatzea eta liburudendak ezagutzeko ateak zabaltzea.

Nafarroako konkistearen ganeko komikia eta unidade didaktikoa kaleratu ditu Ikaselkar etxeak

Bizkaie! 2011-11-25 10:14   Kulturea

Ikaselkar argitaletxeak 1512 Nafarroa, amets urratua komikia eta 1512 Nafarroaren konkista unidade didaktikoa aurkeztu ditu. Lanotan Nafarroako konkistearen beste ikuspegi bat eskaintzen jake irakurle gazteei.