Euskal Kammerphilharmoniak eta Felix Ayok hasiko ditue Getxoko 26. Kontzertu Klasikoak
2011-03-04 10:44 MusikeaZikloa martiaren 8tik 11ra izango da eta, aitatutako saioaz gan, Rodolfo Alberoren eta Manuel Arizaren lied errezitaldia eta Victoria ganbera taldearen eta Josep Colomen kontzertuak eskainiko ditu. Saio guztiak Areetako Andres Isasi Musika Eskolan izango dira, 19:30ean, eta sarrerak dagoeneko salgai dagoz.
Idiazabal gaztaia munduko onenen artean barriro
2011-03-03 14:09 Jan edanakAurten, 858 gaztai lehiatu dira, munduko bazter guztietatik ekarritakoak (Alemania, Argentina, Danimarca, Frantzia, Holanda, Irlanda, Italia, Portugal, Erresuma Batua, Errumania, Suitza, Uruguay eta Espainia)
UPV/EHUk Hezkuntza eta Giza Eskubideen I. Literatura Lehiaketea antolatu dau
2011-03-03 11:53 KultureaUPV/EHUko Filosofia eta Hezkuntza Zientzien Fakultateko Hezitzaileentzako Giza Eskubideen Prestakuntza Mintegiak Hezkuntza eta Giza Eskubideak Literatura Lehiaketearen lehenengo edizinoa deitu dau. Lanak bialtzeko azkenengo eguna 2011ko bagilaren 30a da.
Zure bizipenakaz eta besteonakaz egueneTAN zazpieTAN Abadiñoko TxanporTAN bidaiatzeko aukera parebakoa
2011-03-03 11:50Hitzaldien zikloa hasteko, Durangaldeko Urdin Ugartek eta Izaro Martinezek 1.000 milla hitzaldia emongo dabe gaur, hilak 3; hogei hilebetean 20 herrialdetan barrena egindako bizikleta bidaia kontauko dabe.
Bizkaiko aldundiak DantzaBiz sortu dau, jantzearen ganeko aholkuak emoteko batzordea
2011-03-03 11:15 KultureaBizkaiko Aldundiaren Gobernu Kontseiluak, foru dekretu bidez, DantzaBiz, Kulturako Foru Sailari jantzearen ganeko aholkuak emoteko batzordea sortu dau. DantzaBiz batzordeko kideak urtean gitxienez birritan alkartuko dira.
'Euskal kultura eta talentuaren I. ziklo europarra' abian da Bruselan
2011-03-02 16:55 jardunaldiakEusko Jaurlaritzako Kanpo Harremanetarako idazkaritzeak eta Etxepare Institutuak Euskal kultura eta talentuaren I. ziklo europarra antolatu dau. Euskal kulturea Belgikan zein Europar Batasunean ezagutarazotea da zikloaren helburu nagusia. Gaur bertan, martiaren 2a, hasiko ditue ekitaldiak.
Abian da Getxon III. Wanted Ideia Lehiaketea
2011-03-02 14:51Martiaren 21etik apirilaren 8ra egongo da zabalik epea Wanted Ideia Lehiaketearen hirugarren ekitaldian parte hartu nahi daben 18 eta 30 urte arteko gazteek euren lanak aurkeztu ahal izateko.
Surrandien Konpartsea Durangoko karnabaletan
2011-03-02 11:36Kriskitin jantza taldea Surrandien Konpartsea antolatzen dabil eta, bide batez, Durangoko karnabalak zor jaken lekuan jartea be jarri dabe helburu.
'Erein' eta 'Donostia Opera Prima' sariak hutsik geratu dira
2011-03-02 09:46 KultureaErein eta Donostia Opera Prima narratiba sarietako epaimahaiak sari biak hutsik ixteko erabagia hartu dau. Erein argitaletxeak eta Donostiako Udalak alkarlanean antolatzen ditue literatura sariketok.
Egitarau bete-betea Bilboko aratusteetan
2011-03-01 17:51Bilboko Udaleko Turismo eta Jaietako Sailak 2011ko aratusteak aurkeztu barri ditu. Hainbat ekitaldi atondu ditue egunotarako: eskoletako umeen desfilea, Karrikaldia, Farolin eta Zaranbolasen epaiketea, jantzaldiak eta abar.
Arriaga Antzokiak Ate Edegien Eguna ospatuko dau martiaren 6an
2011-03-01 17:41 kulturbizOrain 25 urte, antzokiak bere ateak edegi zituan barriro birmoldaketa baten ostean, 1983ko uholdeak jazo ondoren. Antzoki bilbotarrak publikoagaz ospatu nahi dau berredegite hori, eta 12:00etatik 19:00ak arte antzokiaren instalazinoak bisitau ahal izango dira.
Jose Inazio Basterretxea: 'eleberriaren gaia ez da gerra, hori baino humanoagoa da gaia'
2011-03-01 14:57 BarriketanIdazlea eta irakaslea
Vendetta taldea alai eta gorri 'Puro infierno' disko barrian
2011-03-01 14:46 MusikeaVendetta boskoteak hamabi kantako disko alai eta indartsua aurkeztu dau gaur Bilboko Fnac saltokian. Nafarren bigarren diskoa da Puro infierno eta Baga-Biga etxeagaz kaleratu dabe. Lan barria aurkezteaz gan, hainbat zuzeneko be iragarri ditue; lehenengoa Tolosan izango da, hilaren 19an.
Herri Urratsi laguntzeko deia egin dabe, 'Gu ere lakuko' kanpainearen bidez
2011-03-01 14:36 Euskerea berbagaiIgazko Herri Urratsek ez eban espero zan emoitzea ekarri, euri zaparraden erruz, nahi baino jente gitxiago hurreratu zalako Senpereko lakura, Ipar Euskal Herriko ikastolen jaira. Aurtengo Herri Urrats arrakastatsua izan daiten eta Ipar Euskal Herriko ikastolei laguntzea ezinbestekoa dan ideia gizarteratzeko, ekitaldi ugari antolatu ditue datozan asteetarako Hego Euskal Herrian.
Shakirak Bilbon kantauko dau bagilaren 4an
2011-03-01 12:15 MusikeaShakirak Athletic-en zelaian emongo dauen kontzerturako sarrerak martiaren 10ean, eguenean, jarriko ditue salgai 45, 50 eta 60 euroko salneurrian (+ banaketa gastuak) BBK, Ticketmaster, Servicaixa eta Livenation sareetan eta Last Tour Internationalen atarian.
Euskaltzaindiaren 'Euskera' agerkaria ISOC-eko datu-basean
2011-03-01 11:36 Euskerea berbagaiEuskera Euskaltzaindiaren agerkari ofiziala ISOC-eko datu-basean indizatuko da. CSIC (Consejo Superior de Investigaciones Científicas) erakundeak kudeatzen dau ISOC. Estadu espainiarrean ikerketara dedikauta dagoan erakunde publikorik handiena da CSIC eta Zientzia eta Barrikuntza Ministerioari atxikita dago.
II. Open Uribe Kosta, Emakumeen Neguko Surf Txapelketea jokatuko da Sopelanan martiaren 5ean eta 6an
2011-03-01 11:33Txapelketan senior eta junior mailetako emakume surflari guztiek parte hartu leikie, eta euskal kostaldean neguan jokatzen dan emakumeentzako txapelketa bakarra da.
Euskaraz Bizi Eguna Gernika-Lumon egingo da, martiaren 19an
2011-03-01 10:07 Euskerea berbagaiMartiaren 19an, Gernika-Lumon, egingo da aurtengo Euskaraz Bizi Eguna, Euskal Herrian Euskaraz alkarte antolatzaileak iragarri dauenez. EHEk egitarau zabala atondu dau: egun osoan umeentzako txokoa, tailerrak, kale-animazinoa, bertso-bazkaria, kontzertuak (Betagarri eta Sarkor), erromeria (Joxpa taldea) eta abar.
Nontzefilmak film laburren lehiaketeak 125 lan jaso ditu
2011-02-28 16:48 BarriakNontzefilmak Film Laburren Lehiaketea bi atalek osotzen dabe: fikzinoa eta animazinoa. Bigarren horretan animazino teknika guztiak onartzen dira. Lehiaketea sarean gauzatzen da, eta FANT Bilboko Zinemaldi Fantastikoaren egitarauan be parte hartzen dau.
Bilboko Udal Musika Eskoleak datorren ikasturterako matrikulazinoa zabaldu dau
2011-02-28 16:31 Musikea2010-2011 ikasturterako barri nagusia Informatika Musikaleko ikasketa planean egin dabe; izan be, orain arte hiru mailatan egiten bazan be, aurrerantzean bost maila egin beharko dira.
Parkatu Ramon, zuzenketak egin doguz.
»» XXXI. dFERIA Arte Eszenikoen Azokea ...