1.000tik gora dira Amorebieta-Etxanoko espazio publikoetako udal wifi zerbitzua erabilita astero konektetan diran gailuak

Bizkaie! 2012-09-21 12:39

Luze barik, debaldeko wifi zerbitzua udalerriko auzoetako plazetan (Euba, Etxano, Boroa, San Migel, etab.) ezartzea dauka aurreikusita Udalak. Ekimen horren bidez, urigunetik urrunen dagozan inguruetan be erabilgarri egongo da dobaneko konekzino-sistemea.

Uda honetatik aurrera, Internetegaz doban konektetako bidea dabe zornotzarrek udal wifi zerbitzuaren bidez. Ekimen honen bidez, egunero gehien erabilten diran inguruetako batzuetan (Zelaieta parkea, Larrea kiroldegia, Herriko plaza, etab.), konekzinoa ezar daiteke, erraz eta debalde.

Abian jarri zanetik, 1.000tik gora dira Zornotzan wifi seinalea erabilita astero konektetan diran gailu diferenteak. Amorebieta-Etxanoko bizilagunek zerbitzuari harrera bikaina egin deutsiela esan daiteke, kopuru horri erreparauta.

Honako leku honeetan dago dobaineko wifi zerbitzua:

- Herriko plaza
- Zelaieta parkea
- Zubiondo parkea
- Udaletxea
- Zelaieta zentroa
- Nafarroa zentroa
- Larrea kiroldegia

256 KBp-ekoa izango da eskainiko dan deskarga-abiadurea, Telekomunikazinoen Merkatuaren Batzordeak dobaneko sarbideetarako baimentzen dauen altuena. Banda-zabalera hori nahikoa da webguneetara, prentsa digitalera, norberaren postara, eta abarretara sartzeko.


Dobaneko wifia auzoetan

Luze barik, debaldeko wifi zerbitzua udalerriko auzoetako plazetan (Euba, Etxano, Boroa, San Migel, etab.) ezartzea dauka aurreikusita Udalak. Ekimen horren bidez, urigunetik urrunen dagozan inguruetan be erabilgarri egongo da dobaneko konekzino-sistemea.

Zerbitzu honen inguruko galderarik edota iradokizunik Udalari helarazo nahi izan ezkero, Udalaren webguneko Idatzi Udalari atala erabil daiteke.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu