Guggenheim Bilbao Museoak webgune barria aurkeztu dau

Bizkaie! 2012-09-21 16:25

www.guggenheim-bilbao.es helbidean kokatutako guneak diseinu modernoa dauka, itxura atseginekoa, eta erabilerraza da. Bisitariek, Museoaren Lagunek, Kide Korporatiboek, ikasleek, irakasleek eta beste hainbatek modu intuitiboagoan erabili ahal izango ditue multimedia eduki eta tresna barriak, eta gainera, alkartruke gehiago egiteko aukerea izango dabe.

Guggenheim Bilbao Museoak bere 15. urteurreneko ospakizunakaz jarraitzen dau eta oraingoan webgune barria aurkeztu dabe: www.guggenheim-bilbao.es. Diseinu modernoa dauka, itxura atseginekoa, eta erabilerraza da. Bisitariek, Museoaren Lagunek, Kide Korporatiboek, ikasleek, irakasleek eta beste hainbatek modu intuitiboagoan erabili ahal izango ditue multimedia eduki eta tresna barriak, eta gainera, alkartruke gehiago egiteko aukerea izango dabe.

Museoko arduradunek jakinarazo dabenez, webgune barria Guggenheim Bilbao Museoak berak eta UTE LIN3S eta BA! Creativos enpresek garatu dabe. Lau hizkuntzatan eskuragarri dago eta askotariko euskarrietara egokitu da diseinua (responsive web design), hau da, telefono, tablet zein ordenagailu bidez bistara daiteke behar bezela, pantaila bereizmen guztietara egokitzen baita.

Bisitra preparetako baliabideek dabe leku gailena. Prestatu zure bisitaldia atala barritu egin da: errazago hel daiteke askotariko informazino baliogarrira, besteak beste, ordutegiak, sarreren prezioak, zerbitzuak eta abar. Era berean, azpiatal bat eskaini jake (Baliabideak) bisitaldia osotzen laguntzen daben euskarriei, hau da, liburuxkea, aldizkari eta telefonoetarako aplikazinoei, besteak beste.

Bestelako informazino interesgarria eskaini da Turismoa azpiatalean; bertan, bidaia-gida txiki modura, Bilboko, Bizkaiko eta Euskadiko toki turistikoen eta jarduera erakargarrien ingurukoak azaltzen dira.

Zer ikusi da beste atal garrantzitsu bat, interfaze atsegin eta irakurterrazekoa. Bertan, erakusketen, Guggenheim Bilbao Bildumearen eta eraikinaren gaineko edukiak dagoz, hurranez hurran, azpiatal honeetan: Erakusketak, Bilduma eta Eraikina. Arte-egitaraua azaltzeko euskarri multimedia dinamikoagoa aukeratu da, mikroguneak, hain zuzen, informazino zabalagoa eskaintzeko; etorkizuneko erakusketen ingurukoak zein aurreko erakusketen biltegia eskuragarri dagoz atal horretan.


Bildumea

Guggenheim Bilbao Bildumako artelanetan sakontzeko taiutu da Bilduma: irudiak bereizmen handian eta kalidade hobezinean ikus daitekez, bistaratze formatu aberatsa tarteko dala. Azkenik, Eraikina atalean bideoak eta argazkiak dagoz, eraikinaren barrualdea eta kanpoaldea eta eraikuntzea jasoten dituenak; Frank Gehryren lanaren txoko guztiak ezagutzeko aukerea izango dabe erabiltzaileek, baita euren eretxiak partekatzeko be, Twitterren eretxiak bertan jasoko baitira -holan, museoaren hedabide digitalen arteko alkarrekintza handituko da-.

Zer ikasi eta Jarduerak ataletan hezkuntza-ekimenak dagoz, dataren, publikoaren eta jarduera-motaren arabera sailkatuta. Horrek nabigazinoa erosoagoa egiten dau. Jardueren azpiatalaren barruan, tarte bat eskaini jako Art After Dark ziklo arrakastatsuari: horren inguruko multimedia euskarriak dagoz eta erabiltzaileek bertan erosi leikez sarrerak, izena emon ondoren. Atal horren diseinua gazteei zuzendu jake eta dinamikoa eta bizia da.

Babesleak eta kideak atalean Kide Korporatiboek eta Museoaren Lagunek euren txokoa dabe; azken horreek Azken ordua azpiatal barriaz gozau leikie. Sareko denda be barritu egin da: diseinua eta e-commerce funtzionaltasuna hobetu dira, erabiltzaileen salgaiak eta eskaintza bereziak errazago topetako.

Azkenik, aitatzekoa da sare sozialak erabilteko botoiak (Twitter, Google+ eta Facebook) gehitu dirala Bilduma eta Jarduera ataletan. Holan, edukia arnas batean edonora zabaltzeko aukerea eskaintzen da. Webgune barria W3C HTML5 eta CSS3 ereduen arabera garatu da eta Wordpress da kudeatzailea.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu