Euskadiko Kutxak Larramendiren Hiztegi Hirukoitzaren ale bat laga deutso Euskaltzaindiari
2011-04-19 15:34 Euskerea berbagaiEuskadiko Kutxak 10 urterako itxi deutso Euskaltzaindiari Hiztegi Hirukoitza. Bi liburu dira, eta 800 orritik gora, eta hemendik aurrera, beraz, ikertzaileen esku egongo da lan hau. Konsultak errazago egin ahal izateko, Kutxak 200 faksimil egin ditu, horreetako batzuk, jatorrizko obreagaz batera.
Rekalde-Ortzadar Komiki Lehiaketearen lehenengo edizinoa aurkeztu dabe
2011-04-19 15:23 kulturbizMarrazkilari eta komikilariak xaxatzeko asmoz abiatu da Rekalde-Ortzadar Komiki Lehiaketearen lehenengo edizinoa. Izan be, saria ez da dirutan bakarrik izango, Rekalde Aretoan ikusgai egongo dira-eta lanik onenak. Urriaren 7an emongo dabe saridunen barri.
Korrika 17: kohesinoaren Korrika
2011-04-19 14:42 Euskerea berbagaiKohesinoaren Korrika izan da aurtengoa, pentsaera, jatorri eta ideologia ezbardinak bat egin dabe, euskereak batu egiten gaituelako adierazo dau Brouard and.ak. Ganera, kohesinoaren harian, galderea luzatu deutse herri honetako eragileei: zergaitik ez beste arlo askotan?
Leioako XI. Pop Rock Lehiaketeak baditu finalistak
2011-04-19 12:00 MusikeaDanetara, 119 talde aurkeztu dira eta horreetatik ondokoak izan dira aukeratutakoak: QUAOAR (Leioa), AVERNO (Leioa) eta ERO (Galdakao) Metal Sailean.
Pop Rock Sailean, barriz, BACKFLIP (Iruñea), LOVE DIVISION (Madril) eta LAST FAIR DEAL (Leioa) Pop Rock Sailean.
Brandford Marsalis, Chucho Valdes eta Dave Holland protagonista Getxoko 35. Jazzaldian
2011-04-19 11:40 MusikeaGaragarrilaren 1etik 5era jaialdi bizkaitarrak hasiko dau Euskal Herriko jazz denporaldia artista handien eskutik, eta holan, aurten Branford Marsalis saxofoi-jotzailea eta Chucho Valdes pianistea eta The Afro Cuban Meessengers taldea izango dira aurtengo izar nagusiak.
Pazko-domekan morrokotea izango da Gorbeialdeko okindegietan
2011-04-19 10:51Kristinautasunean Pazko-eguna jai handia da, Kristoren berpizkundea ospatzen da eta. Egun horretan, eleizkizunakaz batera oraindino ohitura zahar bati eusten jako urtero herri batzutan, eta gehienbat Gorbeialdeko herrietan: aita-amabitxiek euren besoetakoei arrautza bat edo gehiago daroazan ogi berezi bat oparitzen deutsee.
Bilboko Artelan Berreginen Museoak ordutegia zabalduko dau Aste Santuan
2011-04-18 18:25 KultureaBilboko Artelan Berreginen Museoa zabalik egongo da Aste Santuko jaiegun guztietan, astelehenean bere bai, egun horretan normalean museoa zarratuta egoten dan arren.
Trenbidearen Euskal Museoak lurrunezko 20 trenen zirkulazinoa eskainiko dau Aste Santuan
2011-04-18 18:19Azpeitian (Gipuzkoa) dagoan museoaren instalazinoen eta Lasao arteko zirkulazino horreekaz, noranzko bietan, Lurrunezko Trenen 2011ko denporaldia hasiko da.
Gernikako Bakearen Museoak hainbat jarduera eskainiko ditu Aste Santuan
2011-04-18 17:52 kulturbizGernika-Lumoko Bakearen Museoak ez dau aterik itxiko Aste Santuko eta Pazko Asteko oporretan, eta ganera, ekintza ugari atondu ditue bertan. Sarrerea dobakoa izango da apirilaren 26an, Gernikako bonbardaketearen 74. urteurrena dala eta.
Ken Zazpi taldeak Irlandan eta Ingalaterran bira txikia egingo dau datozen egunotan
2011-04-18 17:48 MusikeaKen Zazpi talde bizkaitarrak hilaren 19an ekingo deutso Irlandan eta Ingalaterran egingo dauen lehenengo bireari. Danetara, hiru kontzertu izango dira Irlandan, eta beste bat Londresen, Producciones Serrano konpainiak adierazo dauenez.
Topaguneak 'Irakurri, Gozatu eta Oparitu' ekimena abiatuko dau zapatuan
2011-04-18 15:53 kulturbizTopagunea Euskara Elkarteen Federazioak Irakurri, Gozatu eta Oparitu egitasmoaren bosgarren edizinoa aurkeztu dau Donostian. Irakurketea sustatzea dau helburu eta Hego Euskal Herriko 12 herritan egingo da. Liburuaren Nazinoarteko Egunean, apirilaren 23an, abiatuko da ekimena.
Kaleszenaren eskutik, 12 konpainia eta taldek animauko dasbe Bilboko Aste Santua
2011-04-18 15:52 jardunaldiakKaleszenako ikuskizun azpimarragarriena Deabru Beltzak euskal konpainiaren azken muntaia izango da The Wolves izenekoa. Maiatzean Ingalaterran estreinauko dabe Norwicheko Kale Antzerki Jaialdian. Proiektuan Bilboko Udalak be hartu dau parte, eta Hamelingo Flautistearen alegian oinarritzen da.
Happythankyoumoreplease
2011-04-18 15:00 Zinema kritikakBelaunaldi baten erretratu samurra, zorrotza eta gazduna da pelikula gomendagarri hau. Erraza da itxureari jagokonez, baina guztiz kontrakoa oinarrian.
Artedrama Euskal Laborategia arte eszenikoetan euskeraz lan egiten dabenen topagunea izango da apirilaren 24tik 30era
2011-04-18 14:09 Kulturea2006. urtean laborategi moduan jaiotako topagune hau profesional zein ikasleentzako bideratuta dago, beti be Euskal Herriko arte eszenikoetan dabilzanen arteko eztabaidak eta alkartrukeak sustatzeko asmoagaz. Ekimenak bi adar izango ditu; bata formazinoan oinarrituta eta bestea AulestiArte deituriko egitasmoa.
Amorebieta-Etxanoko Udalak urte birik baten deitzen dauen Aita Santi Onaindia Ikerketa Bekea 12. deialdira heldu da
2011-04-18 12:41 sariak-autortzak2009ko deialdian Miren Ibarluzeak eroan eban bekea, literatur itzulpenaren kritikaren ganeko ikerketea egiteko. Lan horren emoitzea orain argitaratu dabe Zornotzako Udalak eta Labayru Ikastegiak, Literatur itzulpenaren kritika. Lehen pausoak: dibulgazio-kritikaren azterketa izenburuagaz.
Don Domingo Zuluagaren liburuak Labayru Ikastegiko Euskal Bibliotekan gordeko ditue
2011-04-18 11:37Don Domingo Zuluagaren familiak haren liburu eta papelak Labayru Ikastegiko Euskal Bibliotekari emon deutsaz, bertan sailkatu eta gordeteko. Euskera eta euskeraren aldeko behargin nekaezina izan zan bizitza osoan, nabarmendu dau Labayru Ikastegiak.
Yogurinha Borovaren estilo berezia entzungai 'Carbono catorce' diskoan
2011-04-15 15:50 MusikeaCarbono Catorce lanagaz, Yogurinha Borova abeslari, aktore, transformista eta showman sailkaezinak beste ate bat zabaldu dau bere ibilbidean. Nik ez neukan diskorik atarateko asmo zehatzik, baina Gor diskoetxeagaz berba eginda, ikusi neban hauxe zala diskoa kaleratzeko momentua, esan dau Yogurinha Borovak (benetako izenez, Eduardo Gaviña) Bilbon egindako aurkezpenean.
Leioako Udalak eta Euskaltzaindiak lankidetza-hitzarmena sinatu dabe
2011-04-15 13:04 Euskerea berbagaiLeioako Udalak eta Euskaltzaindiak hitzarmen barri bat sinatu dabe, oraintsu egin dan herriko toponimia ikerketearen emoitzak batuko dituan liburua argitaratzeko.
Pernan Goñi: 'Marrazteaz bizitea erabagi neban, nahiz eta alokairuan betiko segidu behar'
2011-04-15 12:51 BarriketanKomikilaria
Parkatu Ramon, zuzenketak egin doguz.
»» XXXI. dFERIA Arte Eszenikoen Azokea ...