Alfredo Alcainen erakusketa antologikoa izango da ikusgai Bilboko Rekalde aretoan

Bizkaie! 2012-09-10 18:24   Kulturea

Alfredo Alcain artista madrildarraren erakusketa antologikoa aurkeztu dabe Bilboko Rekalde Aretoan. Madrilgo Casa de Moneda Museoagaz batera antolatutako erakusketa hau zemendiaren 18ra arte egongo da ikusgai.

Alfredo Alcain artista madrildarraren erakusketa antologikoa aurkeztu dabe Bilboko Rekalde Aretoan. Madrilgo Casa de Moneda Museoagaz batera antolatutako erakusketa hau zemendiaren 18ra arte egongo da ikusgai.

Aurkezpenean, Alcain bera, Josune Ariztondo Bizkaiko Aldundiko Kultura diputadua eta Bernardo Atxaga izan dira. Asteasuko idazleak Rekalde aretoak erakusketarako argitaratu dauen katalogoan parte hartu dau Alcaini dedikautako poema bategaz; Atxagak berak euskeratu dau poemea modu esklusiboan eta lehenengo aldiz.

Alfredo Alcainek (Madril, 1936) Rekalde aretoan aurkezten dauen erakusketan, Madrilgo Casa de Moneda Museoan 2012. urtearen hasieran erakutsi ziran lan gehienak batzen dira; egileak 2010. urtean Tomás Francisco Prieto saria jaso ebalako antolatu zan erakusketa hori. Erakusketa horretan, marrazkiak eta obra grafikoa bakarrik egozan; orain, barriz, erakusketea osotu egin da lan horrekaz batera aurkezten diran margolan eta eskultura sorta oso garrantzitsu bategaz.

Euskadiko bilduma pribatu eta museoenak dira 2003. urtean Arte Plastikoen Espainiako Sari Nazionala jaso eban artistearen lanak. Beraz, garbi geratzen da Alcainek Euskadigaz betidanik izan dauen lotura estua, 1965. urtean Ricardo Toja margolariari esker Bilboko Illescas galerian egin eban lehenengo erakusketa indibidualetik datorrena.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu