Glisseguna 2012 irailaren 16an Angelun
2012-09-07 14:48Urtero legez, helburuak ondokoak dira: batetik, lerra kirolak (surf, skate, roller...) mundu guztiarentzat dirala erakustea; bestetik, gaur egungo aisialdi joera modernoetan euskereak be lekua daukala frogatzea; eta azken buruan, Euskal Herriko kulturen ainiztasuna goraipatzea.
X. Glisseguna irailaren 16an izango da Seaska ikastolen federazinoak eta Angeluko eta Miarritzeko ikastolek antolatuta. Angeluko skate park gunean izango dira lerra kirolen eguneko ekitaldiak. Urtero legez, helburuak ondokoak dira: batetik, lerra kirolak (surf, skate, roller...) mundu guztiarentzat dirala erakustea; bestetik, gaur egungo aisialdi joera modernoetan euskereak be lekua daukala frogatzea; eta azken buruan, Euskal Herriko kulturen ainiztasuna goraipatzea (hip-hop, capoeira, euskal jantzak, munduko musikak ...).
Aurten, Glissegunaren hamargarren edizinoa ospatzeko, hainbat jarduera antolatu ditue: Skate eta Salbamentu lehiaketak, tailerrak, erakusketea. Surf lehiaketeari be aparteko garrantzia emon deutsie eta aurten bi egunetan egingo da irailaren 22an eta 23an.
Glisseguna 2012 (Irailaren 16an)
Goizeko 11:00etatik arratsaldeko 18:00ak arte, hip hop (Street Art taldeagaz) eta capoeira (Capoeira Liberdade taldeagaz) erakustaldiak izango dira. Trikitixo txarangeagaz, Bizi Batucada taldeagaz, DJ Xanogaz eta Etxepare lizeoko ikasleen Iratzar hadi ikuskizunagaz be aukera polita egongo da.
Umeentzako gunea be egongo da: Jokoak (Xirrixta erraldoia), Ingurumenari buruzko tailer pedagogikoak (Bilta Garbi & Surfrider Foundation), Makillajea (La Fee Nix De Vos Fetes), Talo & xingar, Patata ttattola (etxeko patata frijituak) Mentazko tea berbero oihal etxe handi baten azpian.
Era berean, bigarren eskuko lerra materialaren merkatua be izango da 10:00etatik arratsaldeko 14:00ak arte.
Salbamendu Lehiaketea
Aurten, lehenengo aldiz antolatuko dabe eskualdeko klubakaz.
Dobaneko ikastaroak
- Surfa (Uhaina surf eskola).
- Skate taula (Skate Park Alai).
- Yosekan budo (Jose Perez).
Erakustaldiak
- Izotz hokeya (Hormadi).
- Hawaiko untziak (Aviron Bayonnais Surf Club).
- Itsas Kayak (Anglet Olympique Canoe Kayak).
- Parkour Korrika librea (Acro'Feel).
Binakako Skate Lehiaketea
Irailaren 22an, Binakako Skate Lehiaketea izango da Miarritzeko skate parkean; goizeko 10:00etatik 12:00etara ikasteko aukerea izango dabe hurreratzen diran guztiek eta 13:00etan haisko da lehiaketea. Tartean sari asko izango dira. Bestelako jarduera batzuk be iragarri ditue, berbarako, BMX erakustaldia, jantza ikuskizuna (CO&CIEDANSE) eta kontzertua Atabal aretoan (18:00 / 22:00), Funkemen—Larsen—Zeze— The Waxman project taldeakaz (Doban).
Surf Lehiaketea
Surf lehiaketeari jagokonez, aurten astebetez atzeratzea erabagi dabe marearen baldintza onenetan egin ahal izateko. Hitzordua irailaren 22an eta 23an izango da. Danetara, lau kategoriatan lehiatuko dira: surf talde lehiaketea (tag team), 16 urte arteko gazteentzakoa, emakumeentzakoa eta bodyboard taldekoa (tag team be bai).
Glisseguna 2012
Ikusi argazki guztiak handiago
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!